Pasaia kalea, itxita
Iztietako San Jose Langilearen elizako fatxadaren zati bat erori delako itxi dute kalea.
Iztietako San Jose Langilearen elizako fatxadaren zati bat erori egin da. Zehazki, tenpluaren Pasaia alderako aurrealdetik erori dira hainbat harri eta adreilu zati gaur goizean. HITZAk ez du ezbehar pertsonalen gaineko berririk.
Horregatik, Errenteriako Udaltzaingoak kalea erabat itxi du, bai ibilgailu zein oinezkoentzat. Izan ere, fatxaren egoeraren gaineko azterketa egin behar da, eta hori egin bitartean itxita izango da Pasaia kalea.

