Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
lgtbiQ+

Lezoko Udala: "Aniztasuna gure gizartea aberasten duen errealitate soziala eta ondare kolektiboa da"

Bihar da, hilaren 28arekin, LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna. Lezoko Udalak erakunde adierazpena egin du.

Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2026/06/27

Bihar da, hilaren 28arekin, LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna. Lezoko Udalak erakunde adierazpena egin du udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek landutakoa. Testuan nabarmendu du azken urteetan zenbait diskurtsok lortutako eskubideak zalantzan jartzen dituztela, “eta era berean, gero eta nabarmenagoa da espazio batzuk LGBTIQ+ pertsona askorentzat jada ez direla seguruak”. Hori horrela, kolektiboek eta norbanakoek urteetan zehar egindako lanari esker lorpen handiak izan direla goretsi du, “aniztasuna gure gizartea aberasten duen errealitate soziala eta ondare kolektiboa da”.

Jarraian, hitzez hitz, udal taldeek adostu duten adierazpena:

“Eraso LGBT+fobikoen datuak gora doaz, armairuak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira… eta ondorioz LGBTIQ+ pertsonen bizitzak arriskuan daude.

Hori gutxi ez eta komunikabide nagusienen estigmatizazio saiakerek eta manipulazioak zein eskuin muturreko diskurtsoek cis-hetero arautik ateratzen diren bizitzak ezabatu nahi dituzte. Izate hutsagatik baztertu, kondenatu eta arriskuan jarri nahi dituzte komunitateko pertsonak.
Hau horrela, inoiz baina garrantzitsuagoa da ospatzeaz gain, aldarrikatzea eta LGBTIQ+fobiarik gabeko herri baten alde borrokatzen jarraitzea, zeinetan pertsona guztiak askatasunez, duintasunez eta beldurrik gabe bizi ahalko diren.

Azken urteotan zenbait diskurtsok lortutako eskubideak zalantzan jartzen dituztela ikusi dugu. Era berean, gero eta nabarmenagoa da espazio batzuk LGBTIQ+ pertsona askorentzat jada ez direla seguruak. Horren aurrean, garrantzitsua da gogoraraztea gizarteko espazio guztiak herritar guztienak direla. Eta espazio bat benetan publikoa bada, anitza izan behar da nahitaez. Kaleetan, erakundeetan, hezkuntza-zentroetan, kultura- eta komunitate-guneetan… pertsona guztiek baldintza beretan izateko eta parte hartzeko aukera izan behar dute.

Kolektiboek eta norbanakoek urteetan zehar egindako lanari esker lorpen handiak egon dira. Orain antolatzea eta borrokatzen jarraitzea ezinbestekoa dugu, lorpenetan atzera pausurik ez egoteko eta eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko. Gure kasuan, instituzioetatik politika publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzeko bideak… lantzea ezinbestekoa dugu. Anekdotikoak diren politikak alde batera utzi, eta estrukturalak diren horiek erdigunean jartzeko garaia da.

Aniztasuna ez da mehatxu bat, ezta salbuespen bat ere. Gure gizartea aberasten duen errealitate soziala eta ondare kolektiboa da. Gizarte irekiagoa, demokratikoagoa eta gizatiarragoa eraikitzen laguntzen digu. Horregatik, oraindik ere beharrezkoa da ekainaren 28an ahotsa altxatzea. Ospatzea ere erresistentzia egitea delako. LGBTIQ+ pertsona guztien errealitateak ikustaraztea garrantzitsua delako oraindik ere. Eta oraindik ere badirelako bazterrean geratzen diren ahotsak, bizipenak eta beharrak.

Horregatik guztiagatik, Lezoko LGBTIQ+ pertsonen eskubideen alde borrokatzeko prest edo antolatua dagoen pertsona orori udalaren babesa eta elkarlanerako espazioak izango dituela gogorarazi nahi dugu Lezoko Udaletik adierazpen honen bidez.

Honetaz gain, dei egiten dugu Ekainaren 28aren bueltan antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko, eta amaitzeko, LGBTIQ+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lanean eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu guztiak zoriondu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua delako. LGBTIQ+ bizitzek balio dutelako, gora ekainaren 28a!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa fundazioak joko interaktibo bat sortu du Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.