Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
lgtbiQ+

Pasaiako Udala: "Funtsezkoa da lortutako aurrerapenak blindatzea eta aurrerapausoak egiten jarraitzea"

Pasaiako Udalak biharko LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira erakunde adierazpena egin du.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2026/06/27

Biharko LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Pasaiako Udalak erakunde adierazpena egin du. Bertan  “bai LGTBIQ+ komunitateko pertsonen aniztasuna eta bizitzak, bai kolektibo horren eskubideen aldeko borroka” harrotasunez aldarrikatu ditu, “guztiok inplikatzen gaituen borroka baita”. Alta, udalaren ustez, LGTBIQ+ komunitateko kideek oraindik hutsune eta oztopo askori aurre egin behar diete. “Horregatik, funtsezkoa da lortutako aurrerapenak blindatzea eta aurrerapausoak egiten jarraitzea, pertsona guztiak aske, agerian eta beldurrik gabe bizi ahal izango diren gizarte baterantz”.

Honakoa da, hitzez hitz, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek egin eta zabaldutako adierazpena:

“Pasaiako Udaletik harrotasunez aldarrikatzen ditugu bai LGTBIQ+ komunitateko pertsonen aniztasuna eta bizitzak, bai kolektibo horren eskubideen aldeko borroka, guztiok inplikatzen gaituen borroka baita.

Badakigu genero-orientazio edo -identitateagatiko diskriminazioak lotura hertsia duela beste zapalkuntza-modu batzuekin lotzen dela, hala nola arrazakeriarekin, pobreziarekin edo desgaitasunarekin. Horregatik, gure konpromisoa intersekzionala da. Horregatik, edozein genero- adierazpen eta sexu-orientazioko pertsonen duintasuna eta eskubideak aldarrikatzen jarraituko dugu; eta egunerokoan pairatzen duten bazterkeria eta indarkeria publikoki salatzen.

Pasaiako Udalak pertsona guztien berdintasunerako eskubidea eta diskriminaziorik gabeko bizitza bizitzeko eskubidea defendatzen jarraituko du. Ez dugu onartuko gorrotoa eta intolerantzia nagusitzea. LGBTIQ+ pertsonek irainik eta erasorik ez jasateko eta identifikatuta sentitzen direnekin erreferenteak izateko duten eskubidea defendatzen dugu.

Gaur, inoiz baino gehiago, aniztasunarekin, duintasunarekin, errespetuarekin eta askatasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, etorkizun bizigarriagoa eraikitzeko. Eraso LGBTfobikoek, kolektiboa ikusezin egiten duten ekintzek, eta diskurtso erreakzionarioek gogorarazten digute borroka hau amaitzetik urrun dagoela. LGTBIQ+ komunitateko kideek oraindik hutsune eta oztopo askori aurre egin behar diete. Horregatik, funtsezkoa da lortutako aurrerapenak blindatzea eta aurrerapausoak egiten jarraitzea, pertsona guztiak aske, agerian eta beldurrik gabe bizi ahal izango diren gizarte baterantz.

Horregatik guztiagatik, Pasaiako Udalak berretsi nahi du politika publiko integral eta sendoekin, ikuspegi feministan oinarritutako zerbitzuekin eta babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak ezartzearekin duen konpromiso argia. Aldi berean, LGBTIQ+ mugimendua eta erakundeen arteko lankidetza indartzeko lan egingo dugu, akordio partekatuetarako bideak ezarriz.

Konpromiso eta aurrerapauso horien adierazle, iaz, Pasaiako Udalak herriko LGTBIQ+ errealitateen diagnostikoa aurkeztu zuen eta horrek neurrien diseinua ekarri du, uste baitugu edozein errealitatera hurbiltzeko ezinbestekoa dela gure herrian kolektiboak bizi duen egoera ezagutzea, haren ezaugarriak aztertzea eta bidelagunak aurkitzea. Izan ere, ezinbestekoa da herriaren eta barrutien berezko idiosinkrasia eta bereizketak ulertzea, beste zehaztapen batzuk kokatu eta ulertu ahal izateko.

Amaitzeko, ekainaren 28rako antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu bizilagun guztiei. Era berean, LGBTIQ+ kolektiboko pertsonen eta haien ikusgarritasunaren aldeko borrokan egunero diharduten duten kideei aitortza egin nahi diegu lerroon bidez.

Gora Pasaia anitza!”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.