Pasaiako jaiek ez dute etenik: uztailaren 3tik 8ra, Antxoko sanferminak
Santioak egin eta sanpedroak azken txanpan sartu ondoren, antxotarrak sei eguneko festa giroan murgilduko dira ostiraletik aurrera.
Santioak egin eta sanpedroak azken txanpan sartu ondoren, Antxoko sanferminak izango dira Pasaiako hurrengo jaiak. Uztailaren 3tik 8ra bitartean, antxotarrak sei eguneko jai giroan murgildu dira, eta barrutiko jai batzordeak prest ditu jada jarduera guztiak. Txupinazoa ostiraleko (uztailak 3) 20:00etan izango da, eta Pasaia-Lezo Lizeoa eta La Anunciata ikastetxea omenduko dituzte. Lehenak 50 urte bete ditu, eta bigarrenak, 87 urteko ibilbidearen ondoren, ateak itxiko ditu behin ikasturtea bukatuta. Bestalde, jai egitarauaren portada Ane Elizburu Vidalek egin du, 2026ko kartel lehiaketaren irabazlea izan ondoren.
Ospakizun nagusiak ostiralean hasiko badira ere, larunbatean Axular Pala Txapelketako finalak jokatu ziren, eta asteazkenean (uztailaren 1ean) Pasaiako Trebera taldeak Ziaboga izeneko kontzertua emango du San Fermin elizan.
Hona hemen egitarau oso-osoa egunez egun:
Uztailak 1, asteazkena
- 20:00: Pasaiako Trebera taldearen Ziaboga kontzertua San Fermin elizan.
Uztailak 3, ostirala
- 15:30: Futbito finala Usozko zelaigunean, kale hezitzaileek antolatuta.
- 17:00: Haurrentzako tailerrak Topagunean Txinpartaren eskutik.
- 18:00: Pala final 16 urtetik gorakoentzat Ibaiondo frontoian, Basari pala taldeak antolatuta.
- 18:30: Moliñomariren etorrera Topagunearen eskutik.
- 19:00: Topa Topagunean.
- 19:30: Jaien aurkezpena Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 20:00: Txupinazoa, Pasaia-Lezo Lizeoaren 50. urteurrenaren eta La Anunciata ikastetxearen omenez. Ondoren, erraldoi eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 20:45: Futbitoko finala Usozko zelaigunean. Ondoren, Malatxo txaranga Usoztik Biteri plazara, Papinek antolatuta.
- 22:00: Topagunean, afaria norberak ekarritakoarekin.
- 23:00: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
- 23:00: Skaregekasko eta Soletikan erromeria Topagunean.
- 00:00: Antxoko danborrada herrian barrena.
- 00:00: Sutargi taldearekin erromeria. Ondoren, etxeko DJak Papinen.
Uztailak 4, larunbata
- 06:30: Diana.
- 10:00-12:00: Plater tiraketa lokala Hondarribiko tiro zelaian, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 11:00: Zirkuolaren tailerra Azoka plazan.
- 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 13:00: Xaxorda & Mamabum: 25 urte elkarrekin jaietan gozatzen! Bermuta eta txaranga Ibaiondotik abiatuta.
- 13:00: Nafarroako jotak Gure Zumardiko oholtza nagusian Voces Riberas taldearekin.
- 14:30: Bazkari herrikoia Biteriko karpan.
- 15:00: Xaxorda & Mamabum. Ospakizun bazkaria.
- 17:00: Antxoko danborrada Berrara igoko da.
- 17:00: Tardeoa Axularren: DJ Colino eta DJ Bertoko.
- 17:00-19:00: Julian Mate II. Memoriala Haurrentzako arrantza txapelketa, 0 eta 16 urte bitartekoentzat, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 17:30: Txirin kantinan, Naiz Presidente taldearen kontzertua.
- 18:30: Bertsolariak Mimos tabernan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena eta Alaia Martin.
- 19:00: Basari elkartearen danborradako luntxa elkartearen parean.
- 20:30: Basari elkartearen danborradaren irteera Usozko zelaigunetik.
- 20:30: Biziraun taldearekin erromeria Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 23:00: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
- 23:00: Balaklaba, Gato Lopez (Ska-P taldeari tributua) eta Kumbialari Papinen. Ondoren, DJ Kaiola Papinen.
Uztailak 5, igandea
- 06:30: Diana.
- 10:00: Gros Xake Taldearen laguntzarekin, xake txapelketa adin tarte guztientzat jubilatuen egoitzan, udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak babestuta.
- 11:00: Erraldoien topaketaren hasiera. Lazkaoko, Orobiako, Herriberriko, Garesko eta Pasaiako erraldoiak izango dira.
- 12:00: Marmitako txapelketa. Ondoren, bazkari herrikoia eta mariatxia, Galepertarrak elkartearen eskutik elkartearen parean.
- 13:30: Bermuteka Mimos tabernan Moises Leal Castro cello jotzailearen Cello Experience ikuskizunarekin.
- 16:30: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 17:00: Antxoko II. Tortilla Txapelketa Axular plazan, Axular tabernaren eskutik.
- 17:30: Papin Cocktail Club koktel lehiaketa Papinen.
- 18:00: Haurrentzat Euskaraokea Topagunean Txinpartaren eskutik.
- 18:00: Musika ekitaldia Txirin kantinaren aurrealdean.
- 18:00: Batxata tailerra Javirekin Papinen.
- 18:30: Arratsalde pasa mojitoekin, Mimos tabernan.
- 19:30: Kitadelpare txaranga Papinen.
- 20:30: Techno gaua Papinen. DJak: Charles Ramirez, Khris Rios, Stan Garac, Lasa, Salas, Pattor eta Mikelo.
- 22:00: Pixa eta Sedientos de Cumbia Topagunean.
- 23:30: DJ Nemux Mimos tabernan.
- 23:30: DJ Esm Laket tabernan.
Uztailak 6, astelehena
- 11:00-13:00: Karabina txapelketa haur eta helduentzat Biteri plazan, Galepertarrak elkarteak antolatuta.
- 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 15:00: Gazte Bazkaria Topagunearen karpan.
- 17:00: Zumba herrikoia Zumbonak-ekin Gure Zumardian.
- 18:00: Txita herrikoia Topaguneak antolatuta.
- 18:30: Køntrabänd taldea Azokako plazan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetako rock, hard rock eta heavy metal bertsioen taldea.
- 20:00: Itzal taldearekin erromeria Topagunean.
- 20:30: Salbea San Fermin elizan.
- 22:00: Rap kontzertua Papinen. Parte hartzaileak: ELC310, Gonza, Rafanorte, DR34M, BLZ eta Gari DDiaz.
- 22:00: Bang Royale taldearen kontzertua Azokako plazan.
- 23:30: Svetlana Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 01:00: Etxeko DJak Papinen.
- 01:30: DJ Guate-K Topagunean.
- 01:30: DJ Nemux Mimos tabernan.
Uztailak 7, asteartea
- 06:30: Diana.
- 12:00: Meza nagusia San Fermin elizan.
- 13:30: Sardina jana Laket tabernan.
- 14:30: Saltseroen bazkaria Biteri plazan. Ondoren, Tximeleta txaranga.
- 17:30: Haur danborrada herriko kaleetan barrena, erraldoi eta buruhandiekin batera. Ondoren, merienda.
- 18:00: Tsunami orkestra Gure Zumardiko oholtza nagusian.
- 18:30: Herri kirolak Basari elkartearen eskutik, Ibaiondo frontoian.
- 19:00: Perejilek talde ibiltaria Topaguneak antolatuta.
- 19:30: Txalupinen Konkista proba Marealtan, Papinen eskutik.
- 20:00: Erromeria Alarkide txarangarekin Mimos tabernan.
- 21:30: Joselontxos txarangaren irteera Ibaiondo frontoitik Papinen eskutik.
- 23:00: Playback lehiaketa Topagunean.
- 00:30: Akerbeltz taldearen kontzertua Papinen. Ondoren, etxeko DJak.
Uztailak 8, asteazkena
- 11:30: Toka eta bote txapelketa Zaharren Tokian, dagokion inskripzioa egiten duten Antxoko erretiratu guztientzat.
- 12:00: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan barrena.
- 12:30: Zaharren Tokiko jarduera guztien sari banaketa.
- 14:30: Bazkari herrikoia Zaharren Tokian, eta dantzaldia 17:00etatik aurrera.
- 14:30: Haur bazkaria Biteri plazan.
- 16:00: Puzgarriak Ibaiondo plazan.
- 18:30: DJ Mikeltxi Azokako plazan.
- 23:30: Zezensuzkoa Gure Zumardian.
- 00:00: Gaixoa ni.
