Venezuela laguntzeko ekarpenak jasoko ditu Gaztañoko auzo lokalak
Diru ekarpenak bilduko dituzte bertan asteazkenean, uztailaren 1ean, 19:00etatik 21:00etara.
Asteazkenean, uztailaren 1ean, diru ekarpenak bilduko dituzte Gaztañoko auzo lokalean 19:00etatik 21:00etara. Helburua, bildutako hori guztia Venezuelara bideratzea da. Bi lurrikara izan dira Venezuelan, bata bestearen atzetik, eta hondamendia, hildako eta zauritu ugari eta desagertutako ehunka lagun utzi dituzte horiek. Ofizialki 1.450 dira hildakoak, eta 3.150 zaurituak, baina, NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 50.000 inguru izan daitezke desagertutakoak.
Gogora ekarri dute Gaztañoko auzo lokaleko kideek Hugo Chavez komandantea eta Venezuelako presidente izandakoak esaten zuen esaldia “maitasuna, maitasunarekin ordaintzen da”. Eta esaldi horri lotuta eta internazionalismoaren izenean nabarmen jarri, euskaldunek maitasun handia zor diotela Venezuelari, “hainbeste euskaldun babestu duen lurrari. Herrien arteko xamurtasuna da internazionalismoa”.
Herritar guztiak deitu dituzte bat egitera eta ekarpena egitera behar bizia duen Venezuelaren alde.
