Ereintzaren ohiko batzar orokorrera deitu dute
Uztailaren 14an egingo du batzarra, 18:30ean hasita.
Ereintza elkarteak batzar orokorra egingo du. Ereintza elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du uztailaren 14an, 18:30ean. Elkartearen egoitzan izango da batzarra —Juan Olazabal, 23— eta sei gai jorratuko dituzte.
Hala, diruzaintzaren txostena aurkeztuko dute, ikasturtean egindako ekintzak azaldu, zuzendaritza batzorde berria aukeratu eta datozen urteetarako iniziatiben berri eman. Jakinarazi dutenez, edozein bazkidek aurkeztu ahal izango du presidente izateko bere hautagaitza, bere lantaldearekin batera (lehendakari ordea, idazkaria eta diruzaina. Hautagaitzak idatziz aurkeztu beharko dituzte elkartearen egoitzan uztailaren 7a baino lehen. Informazioa Ereintza elkartearen webgunean kontsulta daiteke (klik hemen).
