Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Itsas hondakinen arazoa eta prebentzioa lehen lerroan jarriko ditu Materrek

Ostegunean Zero Zabor Uretan kanpainaren zazpigarren ekitaldia abiatuko du Materrek Bilbon. Itsas zeharkaldi bat da, eta euskal kostaldeko zortzi portutan izango dira, jarduerak eginez. Pasaian uztailaren 22tik 24ra izango dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/06/30

Ostegunean (uztailaren 2an) hasiko da Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak sustatzen duen Zero Zabor Uretan kanpainaren zazpigarren ekitaldia. Materreko kideak Euskal kostaldeko hainbat portutan izango dira uztaila osoan zehar, Hondakin onena, sortzen ez dena lelopean. Eragile pasaitarrak bultzatzen duen iniziatibaren helburua da “herritarrak itsas hondakinen arazoaz kontzientziatzea eta prebentzioan inplikatzea”.

Tokikotik abiatuz, globala den arazoari aurre egin eta haren irtenbideei erantzuna eman nahi die Materrek, sinergiak bilatuz. Uztailean zehar itsaso osasuntsu batan aldeko itsas zeharkaldia egingo dute Materreko kideek, eta geldialdiak egingo dituzte Bilbon, Portugaleten, Bermeon, Ondarroan, Mutrikun, Getarian, Hondarribian eta Pasaian, udalerri horietan hainbat jarduera eginez.

Materreko kideak komunitatean sortutako bi erraldoirekin izango da aipatutako udalerrietako portuetan: Bio eta Zabor. Bio bizitzaren sarea da, eta bizidunak zaintzearen garrantzia adierazten du. Zabor, aldiz, itsas hondakinen munstroa da, gizartearen kontsumo ohitura suntsitzaileen emaitza.

Itsasoko zaborraren %80 “lehorreko hondakinen egungo kudeaketatik eta gizartearen kontzientziazio eta konpromiso faltatik” datorrela jakinarazi du Materrek. Zero Zabor Uretan egitasmoaren asmoa da “hondakinen arazoa ikusaraztea eta horien murrizketa sustatzen duten ohituren aldaketa ahalbidetzea”, hausnarketarako eta konponbideak bilatzeko prozesu parte hartzaile bat sortuz.

Kanpainan parte hartzen duten udalerrietan jarduera doako eta irekiak antolatuko dira datozen egunetan. Hauxe da Materren itsas zeharkaldiaren egitaraua:

  • Bilbo: Uztailaren 2tik 4ra.
  • Portugalete: Uztailaren 4tik 7ra.
  • Bermeo: Uztailaren 7tik 10era.
  • Ondarroa: Uztailaren 10etik 13ra.
  • Mutriku: Uztailaren 13tik 16ra.
  • Getaria: Uztailaren 16tik 19ra.
  • Hondarribia: Uztailaren 19tik 22ra.
  • Pasaia: Uztailaren 22tik 24ra.

Euskal kostaldeak, Zero Zabor Uretan iniziatibaren bitartez, plastikozko kutsaduraren aurkako nazioarteko hilabetearekin egingo du bat, Plastic Free July izeneko kanpainarekin. Herri bakoitzean, gainera, publiko guztiei begirako jarduera doako, ireki eta parte hartzaileak egingo dituzte Materreko kideek. Horietan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiko erreserbak egitea 619 81 42 25 telefonoan edo helbide elektroniko bidez. Jarduera horiek itsasoko hondakinen arazoa “modu didaktiko eta atseginean” ezagutzeko, parte hartzeko eta konpontzeko aukera emango dute.

Zeharkaldia Bilbon hasi ondoren, Pasaian bukatuko da, etxean, eta gainontzeko udalerrietan bezala, Materrek hainbat jarduera egingo ditu badian, uztailaren 22tik 24ra bitartean. Hona hemen Pasaiako egitarau osoa egunez egun:

Zero Zabor Uretan Pasaia

Uztailak 22, asteazkena

  • 19:00-20:00: Itsas erraldoien martxa.
  • 22:30-23:30: Urpeko zinema ontzian.

Uztailak 23, osteguna

  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00: Itsas zaindari gunea.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-20:00: Bisitak ontzi museora.
  • 17:00-19:00: Hondakin bilketa Mater parean.

Uztailak 24, ostirala

  • 11:00-14:00: Itsas zaindari gunea.
  • 12:00-14:00: Bisitak ontzi museora.
  • 17:30-19:00: Sormen birziklatze tailerra.
  • 19:00-20:30: Zero Zabor Uretan topaketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.