Uraren tasa ordaintzeko epea, zabalik
Abuztuaren 17a arte egin ahalko da ordainketa.
Aurtengo lehenengo hiruhilekoari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasa ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Abuztuaren 17a arte egin ahalko da ordainketa. Epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta, dagozkion kasuetan, sortzen diren ekintzen gastuak ere.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hau da, abuztuaren 17an kargatuko dira baimendutako entitate eta kontuan.
Erreziboa helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak udalaren ZU! Arreta zerbitzuan (klik hemen) egin ditzakete, edo edozein entitate laguntzailetan goian aipatutako epea bukatu bitartean.
