Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Errenteriako Atletismo Taldeko masterrak bikain, Espainiako Txapelketan

Itxaropentsu ziren emaitzekin, eta aurreikuspenak gaindituta itzuli dira Madrildik Errenteriako Atletismo Taldeko master kirolariak.

EATko atletak dominak zintzilik.CAR/EAT
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/07/01

Txukun ariko ziren uste betearekin abiatu ziren Madrila Errenteriako Atletismo Taldeko master lasterkariak; aurreikuspenak gaindituta itzuli dira, pentsatu zutena baino domina gehiago lepotik zintzilik. Pozik dira emaitzarekin eta Vallehermoso estadioan langa goian bazegoen ere oso beroa izan den asteburuan, erakustaldia eginda itzuli dira etxera.

Ostiralean hasi zen lehia, hesi eta distantzia luzeko lasterketekin; larunbatean, bestelako lasterketen txanda heldu zen, eta horietan lortu zituzten dominak herriko atletek.

Leire  Castilla 50 urteko Emakumeen kategorian lehiatu zen eta 80 metroko hesi lasterketan seigarren izan zen; 300 metro hesian brontzea lortu zuen; eta 100 metroan zortzigarren postua egin zuen. Ines 80 urteko emakumeetan urrea izan zen. Maika Moreda, berriz, 60 urteko Emakumeetan, zilarra izan zen 300 metroko hesi lasterketan. 100 metroan brontzea izan zen gainera, Moreda, 200 metroetan zilarra, 4X100 metroan zilarra, eta 4X 400 lasterketan, urrea.

Iker Ariznabarreta 45 urteko Gizonetan bosgarren izan zen 400 metro hesi lasterketan eta 4X400goan, zilarra. Esther Estefania 70 urteko Emakumeetan lehiatuta zilarra izan zen 400 metroetan eta urrea, 800 metroetan eta 1.500 metroetan. Gainera, Estefaniak, zilarra lortu zuen 5.000 metroko lasterketan, 4X100 lasterketan brontzea eta 4X400 lasterketan, urrea.

Miguel Harina 60 Urteko Gizonen kategorian aritu zen, eta  seigarren egin zuen 100 metroko lasterketan, zazpigarren 200 metrokoan, eta urrea 4X400 erreleboetan . Rafa Ferrer brontzea izan zen 300 metro hesi lasterketan, 400 metrokoan, eta 4X100 metrokoan  eta urrea 4X400 metroko lasterketan.

Vitalino 65 urtetik gorakoen kategorian aritu zen eta harentzat ere hiru domina, bi zilarrezko  100 metro hesian eta 300 metro hesian, eta 4X400 metroan brontzea. Ruben Corchuelo 45 urteko gizonetan zazpigarren izan zen 400 metroan, eta zilarra 4X400 metroan.

Loreto Morillas 50 urteko Emakumeetan bederatzigarren izan zen 900 metrotan, 200 metrotan 11. eta 4X400 metroan zilarra. Alvaro Calvo 45 urteko Gizonetan brontzea mailuarekin.

Emaitza bikainak eta denboraldia ez dute oraindik bukatu. Hilaren 11 eta 12an Coruñara (Galizia) joango da atletismo taldea taldekako Espainiako Master Txapelketa jokatzeko. Larunbatean emakumeak lehiatuko dira lehen mailan eta 12an, gizonak bigarren mailan. Ea aurreko asteburua bezain oparoa duten hori ere.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.