Sare sozialetan burujabe(ago) nola izan hausnartzeko jardunaldia
UEUk Udako ikastaroen barruan antolatu du jardunaldia, Badalab eta Torrekuarekin elkarlanean. Parte hartzeko izena eman behar da.
Torrekua eraikina. Bertan kokatuta dago Humanitate Digitalen Ikerketa Zentroa. Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)? jardunaldia hartuko dute Torrekuak (goizez) eta Badalabek (arratsaldez) hilaren 10ean. UEUk antolatutako udako ikastaroen barruko jardunaldia izango da, egun osoko egitaraua izango duena. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea (klik hemen). Jrdunaldiak 12 euro balio ditu, eta bazkaria bertan egin nahi dutenek izena eman, plazak mugatuak direlako, eta 20 euro ordaindu beharko dituzte.
Jardunaldiaren helburuak, esperientzia kokatuak ezagutzea, hausnarketa partekatua egitea, komunikazio burujabearen alde indarrak batzea, eta online euskal komunitatea sortzea.
Egun osoko jarduera izanik, bazkaltzeko tartea izango dute parte hartzaileek.
Egitaraua
- 09:00 – 09:15: Harrera eta dokumentazio banaketa.
- 09:15 – 09:30: Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Miren Berasategi Zeberio (UEU), Xabier Landabidea Urrezti eta Zihara Enbeita Gardoki (Jardunaldiaren antolatzaileak).
- 09:30 – 10:15: Komunikabideen esperientzia: aurkezpen laburrak. Joxe Rojas Granja (TOKIKOMeko Komunikazio eta IKT Zuzendaria), Jon Ordoñez Garmendia (BERRIAko Sare digitalen koordinatzailea)
- 10:15 – 11:00: Erakunde, enpresa eta elkarteen esperientzia: aurkezpen laburrak. Ta Puntu: Mikel Olaiz Garmendia (Ta Puntu), OnPiztu.
- 11:00 – 11:30: Galderetarako tartea. Galderak aurreko bi aurkezpen-errondetan zehar bidali ahal izango dira.
- 11:30 – 12:00: Atsedenaldia.
- 12:00 – 13:00: Kulturgileen mahai-ingurua. Oier Guillan Bermudez (Idazle eta antzerkigilea). Lide Hernando Muñoz (Musikaria). Izaro Basurko Perez de Arenaza (Rolariak)
- 13:00 – 13:45: Sare sozial eta komunikaziorako tresnen aurkezpen laburrak. Artizarra: Zihara Enbeita Gardoki (UEU) Fedibertsoa saretzen: Leire Lison Nicuesa eta Mikel Gartzia.
- 14:00 – 15:00: Bazkaltzeko tartea. Bazkaria Badalaben izango da, aurretik izena eman behar da, matrikula egiterakoan.
- 15:00 – 17:00: Tailerra. Komunikazio burujabea(goak) marrazteko. Badalab hizkuntza laborategiaren eskutik.
- 17:00 – 17:15: Itxiera eta agurra.
