Esklerosi anizkoitzagatik bustiko dira igandean
Urteroko hitzorduari ez dio hutsik egingo Errenteria-Oreretak, eta aurten ere, igandean zehazki —hilak 5—, elkartasun bustialdia hartuko dute dozenaka herritarrek.
Fanderiako igerilekua itxita izango da hilaren 10etik 23ra biak barne. Urteroko hitzorduari ez dio hutsik egingo Errenteria-Oreretak, eta aurten ere, igandean zehazki —hilak 5—, elkartasun bustialdia hartuko dute dozenaka herritarrek.
Helburu hori du ADEMGI elkarteak. Hark antolatuta, Gipuzkoako hainbat udalerritan esklerosi anizkoitza erdi-erdian jarriko du Esklerosi Anizkoitzarengatik Busti Zaitez kanpainak, 70 puntu baino gehiagotan. Helburuak: gizartea sentsibilizatzea, eta baliabideak lortzea. Sentsibilizazioaren barruan, gaixotasun neurologiko horrek eragiten dituen arazoez informatzea izango dute helburu, eta baliabideak lortzeko arloan, berriz, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak gaixotasuna duten pertsonentzako eskaintzen dituen errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hiru errehabilitazio zentro ditu erakundeak.
Igandean bustitzeko, arrazoiak ugariak dira. Ondokoak, batzuk baino ez: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2.700, eta Espainiako Estatuan 55.000 pertsonek dute gaitza. Europan, berriz, 700.000 pertsonei eragiten die gaixotasunak.
Lagundu nahi duten herritarrek Fanderiako igerilekuan izango den postuan Katuki Saguyakik diseinatutako merchandising produktuak erosteko aukera izango dute. Halaber, dohaintza egiteko aukera ere izango dute. Igeri egitea da beste bide bat; nahi beste metro egin daitezke.
