Listorreta-Barrengoloiako informazio puntua zabalik da
Gaurtik irailaren 12ra arte izango da zabalik informazioa eman eta zaintza puntu gisa ariko den zerbitzua.
Gaurtik urriaren 12ra arte, Errenteriako Udalak, Oarsoaldeko Garapen Agentziak eta Behemendi Elkarteak berriro jarri dituzte martxan Listorreta-Barrengoloiako informazio puntua eta zaintza zerbitzua. Aiako Harria Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) sarbide nagusienetako batean kokatuta, Natura 2000 Sarearen barruan, gune honek bisitariei harrera egin eta bertakoingurune naturala eta ondarea modu jasangarrian ezagutzeko aukera eskainiko du.
Aurten ere, informazio puntuak eskaintza zabala jarriko du bisitarien eskura. Bertako lantaldeak mendi ibilbide homologatuei, Añarbeko Eboluzio Naturaleko Eremuko baso erreserbari, mendiko hezeguneei, faunari, landareari eta inguruko ondare megalitiko aberatsari buruzko argibideak emango ditu, besteak beste. Horrez gain, orientazio ibilbideei edota uda sasoian inguruan egingo diren doako bisita gidatuei buruzko informazioa ere eskainiko du espazioak.
Aizpitarteko haitzuloei dagokienez, gogorarazi dute barnealdeko sarbidea itxita dagoela bertako labar arteko grabatu baliotsuak babesteko: “Altxor arkeologiko honen garrantzia eta historia ezagutzeko modurik onena Listorreta-Barrengoloiako informazio puntura gerturatzea da”.
Ingurune horrekin eta historiaurreko ondarearekin modu ezberdinean konektatzeko aukera berri gisa, Temporal Explorers enpresak aire zabaleko escape room bat garatu du Listorreta-Barrengoloiako eremuan. Historiaurreko sua izeneko esperientzia honek bisitariak Paleolitikoan murgiltzen ditu joko eta asmakizunen bidez. Ordainpeko jarduera bat da (15€ pertsonako), eta inguruaz gozatzeko esperientzia dibertigarria da. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, informazio puntuan bertan galdetu daiteke, edota webgunea bisitatu.
Listorreta-Barrengoloia Gipuzkoako aisialdi gune garrantzitsuenetako bat bihurtu da eta hau bisitatzen duten pertsonek natura errespetatzea eta erabilera arauak betetzea biziki garrantzitsua dela jarri du nabarmen udalak, “guztion artean eremu honen jasangarritasuna bermatzeko. Informazio puntutik erabilera araudia betearaztearen garrantzia azpimarratuko zaie bisitariei. Puntu honen lana osatzeko, zaintza agentea ibiliko da aisialdi gunean zehar, bisitariei bertako arauak azaldu, gogoratu eta gunea zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.”
Informazio puntuaren ordutegia, hilarenc2tik urriaren 12ra arte, ondokoa da: Ostegunetan: 8:30etik 14:00etara. Ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan: 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era.
Zaintza agentea berriz, hilaren 4tik irailaren 20ra arteizango da larunbat, igande eta jai egunetan 11:00etatik 19:00tara.
Informazio gehiago behar dutenek, Errenteriako Turismo Bulegora jo dezakete 943 494 521 telefono zenbakira deituta.
