Natura eta sormena eskutik Agustinak Zentroko lorategian
'Belar artean' programaren barruan hiru tailer ondu dituzte hilabete honetatik irailera bitartean.
Agustinak Zentroko lorategian egingo dituzte hiru tailerrak. Aire zabaleko tailerrak ondu dituzte uztaila eta iraila artean Agustinak Zentroak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak. Belar artean markapean, artea eta natura uztartuta sormena sustatzea eta Agustinak Zentroko sormen ekosistema ezagutaraztea dute helburu. Tailer artisau eta artistikoen programak agertoki berezia izango du: Agustinak zentroaren lorategia eta bertan egingo dituzte hilabete honetan hasi, eta irailera arte hileko antolatu dute tailer bana.
Koordinatzaile lanetan Idoia Lizeaga arituko da eta harekin batera Mendi Urruzuno, Olatz Pujana, Jone Taberna eta Nuria Martinez. Agustinak Zentroari lotutako beste hainbat sortzailek ere hartuko dute parte.
Tailerrak doakoa izango dira, elebitan, baina parte hartzeko izena eman beharko da (klik hemen).
Tailer horietan askotako diziplinak: lore artea, bitxigintza, artisautza, argazkilaritza, eta dantza. Denera hiru tailer, eta gehienez ere 20 laguneko taldeak.
Lehena hilaren 11n izango da, belarrekin egindako ehuna, elementu naturalekin ehungintza lantzeko tailerra. Bigarrena, Inurrien dantza, abuztuaren 29an, mugimendua, jolasa, eta land art-a uztartzen dituen esku hartze artistiko kolektiboa,
Hirugarrena, natura erretratuetan, irailaren 19an egingo dute eta argazkilaritza eta lore artea uztartuko dituzte.
Hiru tailerrak, 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte eta askotariko publikoari irekiak izango dira: familia, emakume talde, ikasleak, nahiz sormenarekiko interesa duten pertsonei, eta ikaskuntza teknikoa esperimentazio artistikoarekin uztartuko dute. Horretarako zura, zeramika, loreak, ehun zuntzak, eta ingurune naturalean bildutako elementuak erabiliko dituzte.
