Venezuelarentzat ez ohiko diru laguntza humanitarioa proposatu du Lezoko PSE-EEk
Venezuelan izandako lurrikarek kaltetutakoei, larrialdi lanetara eta suntsitutakoa berreraikitzera bideratzeko litzateke laguntza hori.
Bi lurrikara gogorrek —Richter eskalako 7,2 gradukoa bata eta 7,5ekoa bestea— eta hogei bat erreplikak herrialdearen iparraldea astindu duteGurutze Gorria Venezuelan izandako lurrikarek eragindako kalte pertsonal zein materialak ikaragarriak izan dira. Hori horrela, larrialdi lanetan lagundu eta hondamendiak txikitutakoak berreraikitzeko ez ohiko diru laguntza bidera dezan herrialde horretara eskatu dio Lezoko PSE-EEk gobernu taldeari.
Alderdi sozialistak erakunde humanitario bati bideratzea diru laguntza hori proposatu du, “dagoeneko bertan lanean ari den Gurutze Gorriari ematea laguntza hori iruditzen zaigu egokien, laguntza humanitarioa eta berreraikitze lanetan ekarpena izan dadin”.
Ekarpenaren bidez elkartasuna adieraziko duela udalak gaineratu du PSE-EEk, “hondamendiak eragin dituen kalteak gutxitzen laguntzearekin batera, kaltetutako herritarren oinarrizkoen beharrei erantzunda. Aurretik askotan egin da horrela hondamendiak izan diren kasuetan”. Udalari proposamena alderdi sozialistak, eta lezoarrei eskaera zehatza, “elkartasuna adierazi eta ekarpenak bide ofizialetatik egitera deitu nahi ditugu herritarrak, horrela laguntza ahalik eta azkarren helduko dela bermatzeko”.
Bi lurrikara gogorrek, Richter eskalako 7,2 gradukoa eta 7,5ekoa eta hogei bat erreplikek herrialdearen iparraldea astindu zuten ekainaren 24 gauean.
