LGTBI+fobiari aurre egin diote Gaztelekuetako gazteek
Aniztasunaren eta errespetuaren aldeko mezua berritu dute Francisaldia zikloaren barruan.
Murala margotzenHerri Bizia Gaztelekuetako gazteek Beraungo Pablo Soraoabal plazaren eskaileretan LGTBI+ bandera progresiboa Kuirdinadoraren laguntzarekin. Margo lan horri baina, eraso egin diote. Eraso horien aurrean gazteek argi utzi dute ez dutela atzerapausurik onartuko, eta berriro aldarrikatu dute Errenteria-Orereta pertsona guztientzako espazio gisa. Erasotako murala berreskuratu dute eta mezu argia helarazi gazte horiek, LGTBI+Fobiak ez duela lekurik udalerrian, eta gainera, askatasunaren, berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko konpromisoa berritu dute.
Francisaldia zikloaren barruan muralak sortu zituzten udalerriko Gaztelekuetan Berexiart artistarekin elkarlanean. Iniziatibaren helburua gazteekin LGTBI+ bizitzen inguruko hausnarketa eta lanketa sustatze aizan zela jakinarazi du udalak, bita gaztelekuak aniztasunaren, errespetuaren eta askatasunaren aldeko erreferentziazko gune gisa indartzea ere.
Ikasturte osoan zehar aniztasun afektibo sexualen gainean egindako lanketaren emaitza izan da Beraungo murala.
