Ordutegi aldaketak HAZ bulegoetan
Urtero bezala, Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoen ordutegiek aldaketak izango dituzte udako epealdian.
Urtero bezala, Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoen ordutegiek aldaketak izango dituzte udako epealdian.
Jaietan
Antxoko HAZ bulegoa itxita egongo da bihar (asteartea) zaindariaren jaiagatik. Donibaneko eta Trintxerpeko guneak, aldiz, ohiko ordutegian egongo dira irekita, 08:00etatik 14:00etara bitartean.
Antxoko sanferminen ondoren Trintxerpeko karmenak izango dira, eta Trintxerpeko bulegoa itxita egongo da hilaren 16an, hori ere zaindariaren jaia dela eta. Antxoko eta Donibaneko bulegoek ohiko ordutegia izango dute egun horretan, 08:00etatik 14:00etara.
Bestalde, honakoak izango dira HAZ bulegoen ordutegiak hilaren 20tik irailaren 6ra bitartean:
Antxo
- Astearte eta ostegunetan, 08:00etatik 14:00etara.
Donibane
- Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Trintxerpe
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:00etatik 14:00etara.
