Txukunetik bikainera egin du Hibaikak
Asteburu bikaina egin dute Hibaikaren bi ontziek: hirugarren eta bosgarren sailkatu dira Iñaki Mendizabalenak lariunbat eta igandeko estropadetan hurrenez hurren; Dani Cobjucenak inoizko posturik onena lortu dute Zarautzen, bosgarren eginda.
Hibaikako Senior Emakumeak Bilbon, eta Senior Gizonak Donibane Lohitzunen.Hibaika Arraun Elkartea Ospatzeko moduko asteburua Errenteria-Oreretako Hibaika Arraun Elkartearentzat. Estropada bikoitza zuten Eusktren LIgaren eta KAE1 Ligaren barruan bi ontziek, eta emaitza bikainak lortuta itzuli dira Mendizabalenak zein Cobjucenak etxera.
Emakumeen ontziak Bilboko Bandera estropadan lehiatu zen larunbatean eta mailapolita erakutsi zuten oso, hirugarren postua eginda, Arraun Lagunak eta Tolosaldearen atzetik eta Orio, Zumaia, Astillero, San Juan, eta Donostiarrak baino denbora hobeagoa eginda. Sailkapen orokorrean laugarren postuan jarri zituen emaitza horrek, Astillerorekin bederatzi puntura berdinduta. Patroien sailkapen orokorreaan, Inge Ugarte hirugarren postuan Bilboko estropadaren ostean.
Estropadaren gogortasuna jarri zuen nabarmen Nerea Deobarro arraunlariak, “bagenekien hala izango zela, eta oso pozik gaude lortu dugun hirugarren postuarekin”.
Zierbena izan zuten atzo lehiaketa eremu Hibaikako emakumeek. Atzo ere ongi moldatu ziren eta bosgarren postua egin Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero eta San Juanen atzetik. Iñaki Mendizabalek balorazio oso ona asteburuaz atzoko lanak bukatuta, “azkenean puntuak dira garrantzitsuenak eta lortu ahal genituen 11 puntutik, 10 lortu ditugu eta oso pozik gaude egindako lanarekina steburuan. Laugarren postuan egonkortu gara asteburuan eta ea Castroko estropadan aurpegia eman eta errendimendua mantentzen dugun”.
Gizonak bosgarren Zarautzen
Pozik eta harro izateko moduko asteburua Hibaikako Gizonena ere. Larunbatean Donibane Lohitzunen jokatu zuten estropada. Sailkapeanean koska bat gora egin bazuten ere zortzigarren sailkatuta, ez ziren erabat gustura gelditu egindako estropadarekin. Hala adierazi zuen Aratz Bergara arraunlariak, “ez da estropada espero genuen bezain ondo atera, baina gutxienez dezente atera da eta lau atzetik utzi ditugu. Pixkanaka hobetzen ari gara eta ea lortzen dugun gehiago hobetzea datozenetan”.
Helburua argi zuten larunbateko lanak bukatuta, eta atzo bete zuten, nola gainera. Hibaikako Gizonen ontzia bosgarren sailkatu zen atzo Zarautzen estropada bikaina eginda. Dani Cobjucek gidatzen duen taldeak ezustekoa eman zuen atzokoan, inoizko posturik onena lortuta Zarautz, Deustu, Zumaia eta Kaikuren ondotik. Kaikuk gainera, 12 zentesima baino ez zizkion atera Madalen ontziari. Larunbatean hamargarren sailkatuta zegoen Hibaikaren ontzia aurretik duen Lapurditik 7 puntura. Atzoko estropadaren ostean, sailkapen orokorrean hamargarren sailkatua izaten jarraitzen du ontziak, baina Lapurditik puntu bakarrera. KAE1 Ligara iaz igo zen Hibaika, eta liga horretan mantentzea jarri du helburu aurtengo denboraldian.
Play offa saihesteak lasaitasuna emango lioke Cobjucen taldeari; Zarauzko estropadaren ostean liga horretan eroso lehiatzeko gaitasun betea dutela erakutsi dute, liga berean lehian ari diren zazpi ontzi, tartean, Hondarribia, Pedreña, San Pedro edota Astillero atzean utzita.
Orion dute hurrengo estropada, datorren larunbatean.
Atzoko estropadaren gaineko balorazioa Ekaitz Otegi arraunlariak egin zuen. Gustura egindako lanarekin, “denboraldiko estropadarik onena izan dela esango nuke, uste dut orain arte eginak genituen estropadekin ez ginela gustiz gustura gelditu. Gaurkoa nahikoa oa izan da, kolpea jo dugu taulan, bigarren taldean sartzeko borrokan ari ginen eta gaur askoz gertuago jarri gara”.
Emakumeek Euskotren Ligan izandako emaitzak ikusteko klik hemen; KAE1 Ligan gizonek egindako denborak ikusteko, berriz, klik hemen.
