Tailerrak Lekuona Fabrikan eta Aldakoeneako bibliotekan
Hilabete honetan zehar, gainera Irakurketa Errazeko talde ireki bat izango da Lekuona Fabrikan, 11:30etik 12:30ean.
Lekuona Fabrika. Lekuona Fabrika eta Aldakoenea udal bibliotekek udako ekintzak antolatu dituzte hilabete honetan zehar. Denera hiru tailer egingo dituzte. lekuona Fabrikan komiki tailerra egingo dute hilaren 9an eta 10ean, bihar osteguna, eta etzi ostirala, Maite Caballerosek gidatuta. Ilustratzaile eta komikigilea da Caballeros eta komikiaren hizkuntza ulertu eta praktikatzeko tailer dinamiko eta dibertigarria egingo du Lekuona Fabrikan; 11:00etatik 12:30era izango da tailerra bi egunetan.
Hurrengo tailerra, hilaren 14an, asteartearekin izango da aldakoenean. Bertan 3D Pop up tailerra egingo dute. Parte hartzaileek ipuinen osagarri gisa zabaltzen diren 3 D txartel dibertigarriak paper eta kartulinarekin sortzen ikasiko dute. Hori ere 11:00etan hasiko da.
Bestalde, hilaren 15ean, asteazkenarekin, euskal artera gerturatuko dira Lekuona Fabrikan Txillidaren lanetatik abiatuta. Estanpazioaren mundua ikertuko dute Txillidak bere grabatuetan erabiltzen zituen forma geometrikoak landuz.Tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea bi biblioteketara joanda, edo whatsapera idatzita telefono zenbaki honen bidez 647 67 34 51.
Horretaz gain, hilabete honetan zehar, Irakurketa Errazeko talde ireki bat izango da Lekuona Fabrikan, 11:30etik 12:30ean.
