Hilaren 15ean, odola emateko aukera Antxon
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 15ean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Datorren asteazkenean, hilaren 15ean, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 11n, 12an eta 13an Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 14an, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Ekaineko odol erauzketetan 36 odol poltsa jaso ziren, hiru emaile berriak izan zelarik. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
