Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Pantxoa eta Peio, aurtengo madalenen aurreko txistulari kontzertuko gonbidatuak

Hilaren 20an, astelehenarekin izango da emanaldia Zumardian 19:30ean hasita, eta Pantxoa eta Peiorekin batera bakarlari gonbidatu berezia ere izango da aurten, Ekain Cachenaut uztariztarra.

Madalenen aurreko txistulari kontzertua aurkeztu dute
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/07/09

Pantxoa Carrere eta Peio Ospital, Pantxoa eta Peio izango dira aurtengo artista gonbidatuak madalenen aurreko txistulari kontzertuan. Gaur eman dute horren berri agerraldian Iñaki Queralt Coira Herri Arte Eskolako lehendakariak, eta Xabier Vesga Elizalde Udal Txistulari Taldeko zuzendariak, emanaldian parte hartuko duten hainbat eragilek lagunduta.

Hilaren 20an, astelehenarekin izango da emanaldia Zumardian 19:30ean hasita, eta Pantxoa eta Peiorekin batera bakarlari gonbidatu berezia ere izango da aurten, Ekain Cachenaut uztariztarra. Cachenaut Euskal Herriko txistu bakarlarien txapelduna izan da hiru azken urteetan. Haiekin batera izango dira Errenteriako Udal Txistulari taldea; Errenteria-Oreretako eta Euskal Herriko txistulariak; Jare Antzizar eta Julen Olaizola (bertsolariak); Ereintza Dantza Taldea; Coco Dance; Xanti eta Maialen (erraldoiak); Zaria abesbatza; Aritz Lonbide (tronpeta), Koldobika Salaberria (tronpa), Ricardo Navas (tronpeta), Txomin Ganborena (tronboia),  Iñaki Albizu (tuba), Andoni Garcia (kitarra), Jose Luis Alonso (baxua), Iñaki Letamendia (bateria) eta Imanol Elizasu (teklatua). Aurkezle lanetan Garazi Urdanpilleta arituko da.

Pantxoa eta Peioren abesti esanguratsuenak joko dituzte.

Horrez gain, aurtengoan Indalezio Bizkarrondo Bilintx omenduko dute, bere heriotzaren 150. urteurrenean, berak egindako hainbat bertso abestuz.

Berritasunik ere bada; lehen aldiz madalenetako omenduari egingo zaion aitortza ere ekitaldi horretan egingo diote, Luis Mari Moreno Urretabizkaia Pirata oholtzara igoko baita, herriko kulturari, musikari eta jaietako bizitzari urte luzez egindako ekarpena aitortzeko. Ekitaldi horretan bertan banatuko dituzte aurtengo Madalenetako Kartel Lehiaketako sariak ere. Bertan jasoko dute aitortza Joseba Iñaki De la Callek eta Laia Maturanak, aurtengo kategoria orokorreko eta haurren kategoriako kartel irabazleen egileek. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.