Bakailaoa, protagonista
Hemeretzi elkarte gastronomiko ariko dira bakailaoa kozinatzen txapela janzteko.
Pil pilera, tomate piperrekin, ajoarriero, entsaladan… nahieran kozinatu beharko dut, oinarrian bakailaoa hartuta, hortik aurrera libre. Niessen elkarte gastronomikoak antolatuta bakailao txapelketaren 45. ekitaldian ariko dira nor baino nor Errenteria-Orereta, Pasai Donibane, Oiartzun eta Donostiako hemeretzi elkarte gastronomiko aste honetan.
20:15ean hasiko dira kozinatzen lau elkarte eguneko, ostiralean izan ezik, azken egunean hiru izango dira. Elkarte horietako bakoitzari 900 gramo bakailao eman dizkie Niessen elkarteak, nahi duten platera presta dezan. Partaide bakoitzak, bost razio prestatu beharko ditu eta ondoren epaimahaiak erabakiko du zein den onena.
Lan horretan, Carlos Gonzalez Peñascaleko sukaldaritza irakaslea, Jhonny Porto Realeko sukaldaria, Sihara Nuño poeta, margolari eta sortzailea, eta Aitor Arandigoien Arraunlari Berri jatetxeko sukaldaria ariko dira. Ziur ez dutela lan erraza izango.
Gaur hasiko da lehia, eta Ostarte (Sergio Muñoz eta Antxon Oronoz), Ondarra (Alex Urra), Txepetxa (Oroitz Zurutuza eta Carlos Hurtado) eta Landare (Aitor Arruabarrena eta Juantxo Arregi) elkarteek erakutsi beharko dute euren lana . 20:15ean hasiko da lehena, eta 20:45ean azkena. Hamar minutu izango ditu elkarte bakoitzak prestatu duen platera aurkezteko.
Bihar, asteartea, Niessen (Izaro Murillo eta Javi Murillo), Gau Txori (Jesus mari de Los Mozos eta Iñigo Pardo), Yola (Javi Salaberria eta Justo Erimias), eta Vasconia (joseba Arostegi eta Cristian Casillas) ariko dira ordu tarte beretan Asteazkenean, Alkartasuna (Iñigo Maritxalar eta Javier Carton), Amulleta (Mikel Otegi eta Jon Zumalabe), Itsas Mendi (Ritxi Lasa eta Asier Lasa) eta Arditurriren (Aritz Sanchez) txanda izango da; ostegunean, San Huberto (Asier Tapia eta Xabier Fernandez), Lagunak (Santi Portillo eta Juancar Astinza), Euskaldarrak (Luis Gonzalez eta Jon Zamora) eta Beraun Bera ( Alonso Masa eta Cecilio Fernandez); eta ostiralean, Aldeguna (Ssabin Etxebeste eta Estanis Alvarado), Union Artesana (Felix Martinez eta (Iñaki Lizarza) eta Hermanos Camino ( Javier Grobas) elkarteena.
Sari banaketa, berriz, ostiralean (hilak 17) egingo dute Niessen elkartean bertan 21:00etan hasita.
