Elkarte gastronomiko gehien-gehienak, etxe
Eraso sexistei aurre egiteko konpromisoa hartu dute herriko elkarte gastronomiko gehienek madalenetan. Toki seguru direla jakinarazten duen kartela jarriko dute identifikatzeko.
Jendarte osoaren egitekoa da indarkeria matxista ezabatzea eta hori lortu artean irmo aurre egitea. Bixdea luzea da, zoritxarrez, baina norantza horretan egindako urrats bakoitza ekarpena da zalantzarik gabe. Madalenak ate joka direnean, eta Niessen Elkafrte GAstronomikoak sustatu herriko elkarte gastronomiko gehien-gehienak toki seguru bilakatuko dira.
Elkarteen batzarrean elkarbanatu ideia eta gehienek bere egin dute. Hori horrela, iniziatibara batu diren elkarte gastronomikoek kartela izango dute itsatsita identifikatu ahal izateko. Elkarte horietan eraso sexistei aurre egiten dietela jakinaraziko dute kartel horien bidez eta gainera, erasoa jasan duen edozein emakume bertara joan daitekeela ere jakinaraziko dute, toki segurua direla zehaztuta. Gainera madalenetan zehar 24 orduz erabilgarri izango den 650 40 78 58 telefono zenbakira deitu daitekeela gogorarazi dute.
