Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Energia eredua sendotzeko, 120.000 euro aldunditik Oarsoaldera

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak eta Gipuzkoako eskualdeetako garapenerako hamar agentziek hitzarmena sinatu dute gaur, energia eredua sendotzeko.

Jose Ignacio Asensio eta Joana Mendiburu, gaurko hitzarmen sinaketan.Gipuzkoako Foru Aldundia
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/07/13

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak eta Gipuzkoako eskualdeetako garapenerako hamar agentziek hitzarmena sinatu dute gaur, energia eredua sendotzeko. Zehazki, 2026 eta 2027 urteetarako da hitzartu den diru laguntza, eta Oarsoaldea Garapen Agentziak urte bakoitzeko 60.000 euro jasoko ditu. Eskualdeetako energia planak indartzea; eta energia trantsizio bidezko, iraunkor eta herritarrengandik hurbil baterantz aurrera egiten jarraitzea du helburu aldundiaren ekarpen ekonomikoak. Oarsoaldeari dagokionez Joana Mandiburu Oiartzungo alkate eta eskualdeko garapen agentziako administrazio kontseiluko kideak sinatu du akordioa, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatua izan delarik aldundiaren ordezkari. Osotara, 1,2 milioi bideratuko ditu aldundiak zeregin horietara, hamar tokiko agentzietako bakoitzari 120.000 euro emango dizkie bi urtean.

Jasangarritasun-diputatu Asensiok nabarmendu du hitzarmen horiekin egonkortasuna emango zaiela eskualdeen energia-plangintzari, “eta hurbiltasunean, erakundeen arteko lankidetzan eta pertsonekiko konpromisoan oinarritutako trantsizio energetikoko eredu bat indartzen dugu. Trantsizio energetikoa lurraldetik eraikitzen da, tokiko errealitate bakoitzera egokitutako irtenbideekin”.

Joana Mendiburu, hitzarmena sinatzen. Argazkia: Oarsoaldea Garapen Agentzia.

Eskualdeko bakoitzeko agentziek hainbat lan ildo komun partekatuko dituzte, baina tokian-tokian konpromiso propioak ere izango dituzte. Hala, hitzarmenean jasotako gai komunak honakoak dira: udalekin elkarrizketa teknikoa izatea, eskualdeko energia-plangintza bultzatzea, Energiaren Eskualdeko Mahaiak dinamizatzea eta Energia Jasangarriaren eta Pobrezia Energetikoaren Gipuzkoako Lurralde Mahaian integratzea. “Gobernantza-eredu horrek administrazioen arteko jarduera koordinatua errazten du, ezagutza trukatzea errazten du eta lurralde bakoitzaren beharretara egokitutako erantzunak eskaintzea ahalbidetzen du”, zehaztu du Asensi0k

Hitzarmen berriaren bidez, datozen bi urteetan hainbat jarduera estrategiko garatuko dira eskualdean Oarsoaldea Garapen Agentziak adierazi duenez. Honakoak dira:

  • Eskualdeko Energia eta Klima Plan berria prestatzea, datozen urteetako erronkei ikuspegi partekatu batetik erantzuteko.
  • Energia-pobreziaren egoera aztertzea, diagnostikoa osatzea eta arlo honetan lanean ari diren eragileekin batera irtenbide eraginkorrak garatzea.
  • Hirugarren sektoreko mugikortasunaren energia-eraginkortasuna lantzea, eskualde mailako azken kilometroko banaketa jasangarri baterako aukerak aztertuz.
  • 50/50 programa garatzen jarraitzea, ikastetxeetako haur eta gazteen artean energia-aurrezpena eta jasangarritasuna sustatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.