Zuloaga eta Etxeberria oroitaldiak, finalaurrekoetan

Zuloaga memorialaren finala Madalena Egunean jokatuko dute 17:00etan, eta Etxeberria oroitaldia hilaren 24an, 18:00etan.

"3 urtez azpiko kategoriako iazko irabazle Olaizola eta Landa.EPLE

Zuloaga eta Etxeberria oroitaldien finalaurrekoak jokatuko dituzte aste honetan. Hori horrela eskuz binakako Zuloaga eta palazko Etxeberria erabakigarria izango dute honako aste hau. Partida guztiak Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dituzte. Gaur bertan jokatuko dituzte finalerdietako lehen partidak bi oroitaldietan.

Nabarmentzekoa Zuloaga memorialaren barruan Oiarpeko Zabaleta  eta Oihan Etxeberria aurrelariak aurrez aurre ariko direla;  Etxeberria memorialean berriz, Ibarguren anaiak  ariko dira elkarren kontra.

Finalen datak ere ezagunak dira. Biak madalenen barruan jokatuko dira; Zuloaga Madalena Egunean bertan 17:00etan hasita eta Etxeberria memoriala, berriz, hilaren 24an 18:00etan.

Partidak guztiak ondoko koadroan kontsulta daitezke.

Partidak

Zuloaga Memoriala

  • Gaur, astelehena 13, 19:00etan: Kadete finalaurrekoa,  Mantzizidor – Ugartemendia Eizagirre – S. Santesteban; 23 urtez azpiko finalaurrekoa:  Zabaleta – E. Santesteban O. Etxeberria – E. Goikoetxea
  • Asteartea 14, 19:00etan:  Kadete finalaurrekoa: Erkiaga III – Zugasti Ezkurra – X. Alberdi; 23 urtez azpiko finalaurrekoa: Olaizola – Bernaola Ramirez – Canseco
  • Asteazkena 15, 19:00etan: Senior finalaurrekoa: Arribillaga – Urruzola Galartza – M. Lizeaga; senior finalaurrekoa: Elizalde – A. Elizegi Carregal – Balerdi

Etxeberria memoriala

  • Gaur astelehena 13, 17:30ean: Kadeten larruzko Paleta finalaurrekoa: Diaz de Mendibil-Maiora Gorostidi-Soberon
  • Ostirala 17, 19:00etan: Larruzko paleta Senior finalaurrekoak: Paleta cuero senior.  X. Ibarguren – Prieto B. Ibarguren – Anatz; Etxezarreta – Ruben; Yorel – Letamendia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.