Madalenrock, larunbatean
The 7th Guild, Vhaldemar eta Umbra ariko dira Madalenrock jaialdiaren laugarren ekitaldian, Tabudemons elkarteak antolatuta.
The 7th Guild taldea ariko da Madalenrocken aurten. Madalenrock kontzertua asteburuan izango dela gogorarazi du Tabudemons elkarteak. Xabier Olaskoaga plazako oholtza gainean, 21:00etan hasita, The 7th Guild, Skeletoon, Rhapsody of fire, vision Divine, Gamma Ray, Freedom call eta DGM taldeetako kideekin osatutako nazioarteko banda izango da Errenteria-Oreretan. Taldeak, gainera zuzenean bi bideoklip grabatuko ditu emanaldi horretan.
Harekin batera, Vhaldemar Basauri (Bizkaia) Heavy Metal eta Power Metal taldea; Gipuzkoan joko duen lehen aldia izango da, eta antolatzaileek taldearen zuzenekoak jarri dituzte nabarmen, “Euskal Herriko zuzeneko indartsu eta basatiena egiten du, eta piroteknia ikuskizun osoa ekarriko du”.
Hirugarren taldea, Zaragozako (Espainia) Umbra. Horrek ere lehen aldia izango du emanaldia egiten Gipuzkoan.
Kontzertua doakoa izango da baina elikagai bilketa egingo dute Aita Mari Itsas Salbamendu Humaritarioko elkartearen alde.
