Udako sasoia perkusio kontzertu batekin zabalduko du musika bandak
Ostiralean izango da, hilak 17, 19:00etan hasita Niessen auditorioan; sarrera, doakoa.
Udako kontzertuen sasoia hasiko du EMKEren Musika BAndak ostiralean, hilaren 17an, eta zikloa abiatzeko perkusio emanaldia aukeratu du. Niessen auditorioan izango da kontzertua, 19:00etan hasita eta doan. Ezberdina izango dela kontzertua adierazi du bandak, “ikusgarria”, eta bertaratzen direnek perkusioaren barietate instrumentala ikusteko aukera izango dutela. Hala, musika bandako perkusio talde gazteak, multiperkusio kontzeptua ezarri, eta kide bakoitzak instrumentu ezberdinak joko dituela azaldu du, “kontzertuaren ikusgarritasuna eta zailtasunaren adibide”.
Ostiralekoa, Gure Bakarlariak zikloaren lehena izango da udako sasoia inauguratzearekin batera eta perkusioaren garrantzia bistaratu eta aitortzea da asmoa.
Madalenak gertu-gertu direla-eta, jai zoriontsuak opa dizkie herritar gutziei.
Uda sasoian egingo dituen emanaldien berriz, beheko koadroan.
Musika Bandaren emanaldia uda sasoian
- Hilak 17, ostirala: Gure Bakarlariak perkusio kontzertua Niessen auditorioan 19:00etan.
- Hilak 21, asteartea: Zentenarioa Herriko Plazan 19:00etan.
- Hilak 22, asteazkena: Madalenetako kontzertu nagusia Foru plazan, 12:30ean.
- Hilak 25, larunbata: Bantzaldia Errenteriako Musika Banda, Pirata eta musikari gonbidatuekin Zumardian 22:30ean.
- Hilak 31, ostirala: San Inazio kontzertua Herriko Plazan, 22:30ean.
- Irailak 19, larunbata: Atlantikaldiaren barruan errenteriako Musika Banda eta BItartean Folk, Herriko Plazan, 13:00etan.
