Dizdizkaren musika, Italiara
Gaur abiatuko da abesbatza bira egiteko Italian barrena.
Dizdizka abesbatza.Landarbasoa besbatza Landarbasoko Dizdizka Italiara abiatu da gaur. Bertan bira egingo du Errenteria-Oreretako abesbatzak eta biharkoa, osteguna 16, izango dela bidaiaren unerik bereziena adierazi dute, gazte abesbatzak kontzertua emango duelako Florentziako Oratorio Niccolo del Ceppon. Azken hilabeteetan prestatutako errepertorioa eskainiko du abesbatzak emanaldi horretan.
Emanaldiak garrantzitsuak dira, baina bira ez dela oholtzan ematen den denbora bakarrik esan du Landarbasok: “Entseguak, autobuseko elkarrizketak, kontzertuaren aurreko urduritasuna, barreak eta elkarrekin bizitzen diren une bereziak ere badira. Azkenean, horiek dira taldea are gehiago batzen duten oroitzapenak”.
Bidaia Erroman bukatuko du Dizdizkak.
