Madalenetarako Lurraldebuseko zerbitzu bereziak
Zerbitzu bereziak eskainiko dituzte hilaren 21etik 24rako gauetan E71, E72, E75 eta E77 lineek; udako larunbatetako ohiko ordutegia izango dute.
Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu madalenetan. Hori horrela, hilaren 21etik 24rako gauetan eskainiko dituzte zerbitzu horiek E71, E72, E75 eta E77 lineek, udako larunbatetako ordutegiarekin.
Ordutegiak Lurraldebusen webgunean (klik hemen) edo erabiltzaileentzako arreta telefonoan kontsultatu ahal izango dira, 900 30 03 40 zenbakira deituta.
