Udaran, abentura Listorretan
Listorretako aisia gunea ezagutzera emateko hainbat jarduera berezi antolatu dituzte Gipuzkoanaturak eta Errenteriako Udalak elkarlanean.
Listorretako aisia gunea ezagutzera emateko hainbat jarduera berezi antolatu dituzte Gipuzkoanaturak eta Errenteriako Udalak elkarlanean aurten ere. Hilaren 17an, ostirala, Saguzarren mundu harrigarria hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek Lander Olasagasti adituaren eskutik. Oinarrizko azalpenak emango ditu Oalsagastik, eta horrekin batera, detektagailu berezi batzuk erabiliz sagu zaharrak entzuteko aukera izango da baita bateren bat ikusteko aukera akaso, ingurua adi behatuz gero.
Sagu zaharrek inguruan duten garrantzia ekologikoaz ohartarazteko balioko du saioak. Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz izango da.
Hurrengo hitzorduak, abuztuaren 8an eta 29an izango dira, Aiako Harria natura parkea ezagutzeko. Listorretatik hasita, parkearen altxorretako batzuk gertutik ezagutzeko aukera izango dute jardueran parte hartzen dutenek, ibilaldi motz baten bidez.
Jarduera guztietan, nahitaezkoa da aurrez izena ematea 943 49 42 48 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituta, edo posta elektronikora idatzita (klik hemen)
