Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bizi Errenteria kanpainaren zortzigarrena

2020an abiatu zenetik, Bizi Errenteria tokiko kontsumoa sustatzeko eta herriko ekonomiari bultzada emateko tresna eraginkorra izan dela jarri du nabarmen udalak.

denda
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2026/07/16

Zortzigarrena ere heldu da. Errenteriako Udalak, martxan jarriko du Bizi Errenteria Bonu kanpaina,  eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimendu guztiak bertan parte hartzera gonbidatu ditu.

2020an abiatu zenetik, Bizi Errenteria tokiko kontsumoa sustatzeko eta herriko ekonomiari bultzada emateko tresna eraginkorra izan dela jarri du nabarmen udalak, ” 2026ko edizioaren helburua ere bera da: hiri-merkataritzaren ehuna sendotzen jarraitzea, tokiko establezimenduen jarduera sustatzea eta herritarren kontsumo ohiturak gertuko merkataritzaren alde bideratzea”.

Aurtengoak berrikuntza garrantzitsua izango du bonuen banaketan. Orain arte ez bezala, bonuak ez dira etxeetara bidaliko, eta herritarrek ez dute aurrez deskargatu edo inprimatu beharrik izango. Horren ordez, kanpainara atxikitako establezimenduetara joan eta bertan eskuratu ahal izango dituzte bonuak, erosketa egiteko unean bertan.

Kanpainaren arrakasta, neurri handi batean, tokiko establezimenduen parte hartzearen menpe dagoela adierazi du tokiko erakundeak. Horregatik, udalak sektoreko profesional guztiak animatu nahi ditu iniziatibarekin bat egitera eta bezeroei bonuen bidez eskaintzen diren abantailez baliatzeko aukera ematera.

Atxikitzeko eskaera hiru bidetatik aurkez daiteke: Errenkoalde elkartean, udalaren erregistro elektronikoaren bidez edo ZU! arreta zerbitzuan. Eskaera onartu ondoren, udalak parte hartzaileen zerrenda argitaratuko du webgunean, eta establezimenduei kanpaina garatzeko behar duten informazioa eta publizitate materiala helaraziko dizkie.
Aurreko kanpainetan parte hartu duten establezimenduek ere berriro egin behar dute atxikitzeko eskaera, parte hartu ahal izateko.

Informazio bilerak irailean
Kanpainaren funtzionamendua eta aurten erabiliko den aplikazio mugikor berria ezagutarazteko, merkatariei zuzendutako bi informazio-saio antolatu dira: Irailaren 8an (asteartea), 14:00etan, Reina Aretoan (Xenpelar kalea, 3. Erdialdea) eta irailaren 10ean (osteguna), 14:00etan, Aldakonean (Aldakonea kalea, 2. Beraun).

Leire Maziziorrek, Ekonomia Garapeneko zinegotziak, herriko negozio guztiak kanpainan parte hartzera animatu ditu: “Bizi Errenteria tokiko merkataritza indartzeko tresna baliotsua da. Herriko establezimenduen parte hartzea ezinbestekoa da ekimenak arrakasta izan dezan; horregatik, guztiei dei egiten diegu kanpainara atxikitzeko eta Errenteriako merkataritza bizi eta lehiakorra eraikitzen jarraitzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, egunero herriari bizia ematen dioten establezimendu guztiei.”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk Nerea Kortajarena proposatu du Donostiako alkategai izateko

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.