Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko neurriak hartu ditu udalak

'Ez bazaude eroso, erasoa da' lelopean kanpaina martxan jarri du udalak aurten ere.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/07/16

Emakumeek eta LGTBI+ pertsonek eremu guztietan, publikoan barne, eta bereziki jai eta aisialdi testuinguruan pairatzen  dituzten diskriminazio egoerez eta erasoez jakitun, indarkeria matxistarik gabeko madalenen alde neurriak hartu ditu aurten ere udalak. Gaur aurkeztu dute Ez bazaude eroso, erasoa da kanpaina Aizpea Otaegi alkatea buru, EAJ, Elkarrekin Errenteria eta PPko zinegotziek.

Kanpainaren bidez, herritarrengan kontzientzia piztea dutela helburu azaldu du alkateak, “horrekin batera askotarikoak diren erasoen aurrean esku hartzeko jarraibideak eskaintzen dira, bai erasoa lehen pertsonan pairatu dutenentzat, bai erasoen lekuko izan direnentzat ere”. Ideia bat jarri du nabarmen, gainera, Otaegik, “inork ez du pertsona bat nola sentitzen den zalantzan jartzeko eskubiderik, eta eraso baten erantzulea erasotzailea denaren ideia azpimarratzen da kanpainan”.

Sortutako materiala tabernarien, txosnaguneen, eta jai batzordeko eragileen artean banatuko da. Berritasun gisa, hainbat elkarte gastronomikok, haien iniziatibaz, kanpainarekin bat egin dutela azaldu du Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak.

Kanpainaren barruan herritarren eskura jarritako baliabideak, ondokoak: 24 orduko telefono zerbitzua hilaren 21etik 26ra. Gainera hilaren 27tik 31ra goizez izango da telefono zerbitzua martxan, 09:00etatik 13:00ak arte. Doakoa eta erabat konfidentziala da, eta psikologo batek egingo du artatzea, 650 40 78 58 telefono zenbakian.

Zerbitzu honen bidez, informazioa, orientazioa eta laguntza psikologikoa eskaintzeaz gain, jaietan jazotako askotariko erasoen erregistroa egingo da, gertaerak agerian jartzeko. Erasoak erregistratzeko ez da salaketa ofizialik egin beharko.

Larrialdien kasuan, SOS Deiak-en 112 telefonora edo 092 Udaltzaingoaren telefonora deitzea aholkatzen du udalak.

Indarkeria matxisten inguruko sentsibilizaziorako eta prebentziorako gunea martxan jarriko da, bestalde,  indarkeria horien gainean kontzientziatzeko xedearekin. Horrela, eraso horiek jasan ditzaketen pertsonen bizipenak jaso eta egoera horiei aurre egiteko tresnak eskainiko dira, euskarri informatiboen banaketaren eta bertan egongo diren adituen laguntzaren bidez. Foru plazan kokatuko da eta bi profesional egongo dira bertan ondorengo ordutegian: hilaren 21, 22, 24 eta 25ean, 18:00etatik 02:00etara. Hilaren 23an, 12:00etatik 02:00etara.

Gaueko autobus zerbitzua ere, indartu du udalak. Azken urteetako jaietan egin bezala, gaueko autobus zerbitzua herriko auzo guztietara bideratzeko asmoz indartuko da hilaren 21etik 24ra.

  • G1 linea: Aralar plaza, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Parke kalea, Urdaburu kalea, Murumendi kalea, Anbulategia, Alaberga 53, Alaberga 75, Versalles, Sorgintxulo 11, Portua, Nafarroa etorbidea 75. Irteerak: 23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00 – 03:00 – 04:00 – 05:00.
  • G2 linea: Nafarroa etorbidea 75, Arragua, Erramun Astibia, R.Maria de Azkue, Gaztelutxo, Agustinak 4, E. Salaberria 6, Markola 41, Markola 25, Markola 3, Agustinak 15, Hijas de la Cruz, Zentolen 1, Zentolen 2, Zamalbide tailerrak, Sagardiburu 1, Sagardiburu 2, Egiburuberri, Zamalbide bidegurutzea, Perurena, Arramendi, Pontika, Beraun etorbidea, N. Almandoz, Koldo Mitxelena, Urbia plaza, Aralar plaza. Irteerak: 23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20 – 03:20 – 04:20 – 05:20.
  • G2 lineako autobusetako batzuk Perurenaraino iritsiko dira, zehazki: 23:20 – 02:20 – 05:20 irteerak Perurenara iritsiko dira. 00:20 – 04:20 Perurenara iritsiko dira autobusera igotzean bidaiariren batek hala eskatzen badu.

Udaltzaingoaren errefortzu bereziak
Herritarrek aukera izango dute edozein motatako gertaeren aurrean udaltzaingoarengana jotzeko. Horretarako, bitarteko ezberdinak aurkituko dituzte: batetik, udalera gerturatzeko aukera egongo da 24 orduz. Pilotari kalean (Galizia biribilgunearen ondoan) bi agenteen presentzia bermatuko da, gainera. Ondorengo ordutegia izango du eta bi udaltzain egongo dira bertan, hilaren 21etik 25ra (biak barne), 20:00-02:00 tartean.

Neurriekin bukatzeko, hiri igogailuak 24 orduz martxan izango dira, herritarrei 24 ordutan mugikortasuna errazteko; bereziki, auzoen arteko bide irisgarri eta seguruak ahalbidetzeko.

Otaegirin desioa bukatzeko: “Izan ditzagun erasorik gabeko madalenak, guztiak aske eta bakoitzak nahi duen modura gozatu ahal izango ditugun jaiak.Hori da gure desioa, eta  prest dugun dispositibo hori guztia ez dezagula erabili behar izan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Orio tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.