Josetxo Etxandiren oroimenezko 50. pilota txapelketa, martxan
Mende erdia beteko du aurten Josetxo Etxandiren Oroimenezko Pilota Txapelketak. Hilaren 31ra arte eman daiteke izena.
Iazko finalak jokatu ondorengo talde argazkia da honakoa. Mende erdia beteko du aurten Josetxo Etxandiren Oroimenezko Pilota Txapelketak. Antolatzaileek jada martxan jarri dute herri mailako lehian izan nahi dutenentzako prozedura: izena emateko epea zabalok da, hilaren 31ra arte.
Izena emateko baldintza bakarra ezarri dute antolatzaileek, partaideek 16 urtetik gora izatea. Hala, apuntatu nahi dutenek Txingurri tabernara hurbildu behar dute izena emateko.
Txapelketaren barruko finalak irailean egingo diren santakrutzetan jokatu dira. Hala ere, hara iristeko sailkapen partidak festen aurretik jokatuko dituzte. Behin pilotarien zerrenda dutenean, partiden egutegiaren berri emango dute antolatzaileek.
