Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txupinazo festa Zintzilik Irratiarekin

Asteartean egingo duen txupinazo festarekin bukatuko du denboraldia Zintzilik irrati libreak. Balantzea ere egin du udako etenaldia hasi aurretik.

Zintzilik Irratiaren txupinazo festa bateko irudiaZintzilik irratia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/07/16

Urteroko hitzorduari ez dio hutsik egingo Zintzilik Irrati libreak, eta hori horrela, asteartean, hilaren 21ean arratsaldez txupinazo festa antolatu du berriro ere.Festa horrekin bukatuko du aurtengo denboraldia, 41. dagoeneko, udako etenaldia hasteko. Festaren berri eman du, baina baita aurtengoaren balantzea egin irratiak. Denboraldi hasierara jo dute irratiko kideek gogorarazteko berri ona batekin ekin ziotela 41. denboraldiari, “urte luzeetako borrokaren ondoren, FM emisoraren kalitatea nabarmen hobetzea lortu du irratiak, antena Bizarain mendian kokatuta”.

Hobekuntza horri esker, irratiaren seinalea indartu eta entzuleengana iristeko baldintzak hobetu egin dira.

Jardunari eutsi dio beste ekitaldi batez eta ekoipzen propioko programazio sendoa eskaini, gainera. Hala, Txarletas, Kapaza, Kuir Artxibo Bizia, Desfase Lunar, Lepotik Zintzilik, Kalez Kale Soul, Hertziok, WKD Kosmik, Topa in Topo eta Aldapa C saioek osatu dute programazioaren ardatza. Horrez gain, Info Zintzilik tokiko informazio saioa ekoitzi du irrati libreak, Eguzki Irratian (Iruñea) eta Hala Bedin (Gasteiz) ere entzun ahal izan dena.

11 irratsaio eta 20 lagunetik gorako taldea izan dira azken hamar hilabeteetan irratiaren eguneroko jarduna posible egiten.

Landutako gaitegia ere aipatu du Zintzilikek. Orain arte bezala, ikasturte honetan ere  askotariko ahots eta borrokek izan dutela lekua Zintzilik Irratiaren uhinetan adierazi du irrati libreak: “Kontrainformazioa, ekologismoa, komunitateen defentsa, LGTBI+ aktibismoa, antifaxismoa, tokiko kolektibo eta mugimenduak nahiz nazioarteko elkartasun ekimenak. Horiek guztiek tokia partekatu dute kontrakulturarekin eta rock, elektronika, punk, soul, reggae zein dub musikarekin”.

Zintzilikek gainera hainbat saio berezi, elkarlan eta mobilizazioetan ere hartu du parte denboraldian zehar: “Horien artean izan dira Iberiar Penintsulako suteei buruzko saio berezia, Gazarako bidean zihoan Askatasunaren Ontzidiarekin egindako konexioak, Eguzki Irratiari buruzko dokumentalaren emanaldia, martxoaren 17ko greba orokorraren inguruko saio berezia, NATOren aurkako mobilizazioari emandako babesa, gaixotasun larrian dagoen Maria Jose Baños Andujar preso politiko komunista ohiari eta Txilen preso dagoen Monica Caballero preso anarkistari elkartasuna adierazteko beste irrati libre batzuekin batera antolatutako kartzelaren aurkako kate emisioa, Revoltes de la Terra jardunaldiekin eta Zuerako Martxa Antikartzelarioarekin egindako zuzeneko konexioak, Gasteizko makroproiektuen aurkako mobilizazioa eta ekaineko kate emisio antifaxista”.

autogestioari ere aipamena balantzean Zintzilikek, ezinbestean, irratiaren oinarrietako bat baita. Eta autogestio horren adibide jarri ditu Zintzilagun kanpaina, Lin Ton Taun eta Gori Gorirekin egindako programazio aurkezpena eta kontzertua, baita Lukiek eta Perlata taldeekin antolatutako udaberriko kontzertua ere. aurten gainera, Portugaleten egindako Irrati Libreen Jardunaldietan parte hartu du Oreretako irrati libreak.

Txupinazo festa

Balantzea positiboa oso, eta egindako lana aurten ere, handia. Hilaren 21ari madalenen hasierari begira jarrita, berriz, txupinazo festa horren bidez irratsaio berezia eskainiko du Zintzilikek eta denboraldiari ginga jarri. Txupinazoa zuzenean emango du 17:00etan hasiko duen saio horren bidez, eta ohi moduan elkarrizketak, gonbidatuak, zuzeneko musika eta irratiko kideen parte hartzea izango dute. Saioa zuzenean jarraituko ahalko da FM100 eta Zintziliek webgune bidez (klik hemen).

Festan parte hartu, irratiaren espazioa ezagutu eta eguna elkarrekin ospatzera gonbidatu ditu herritarrak Zintzilikek. Udako hilabeteetan ez dela programaziorik izango azaldu du gainera, baina musika ez komertzialaren aukeraketa berezia entzun ahal izango dela. Irailean itzuliko da programazioa.

Bukatzeko deia irrati librean parte hartu nahi dutenei, “komunikazio libre, autogestionatu eta asanblearioaren aldeko proiektu honetan parte hartu nahi duen orori ateak zabalik ditugu, beraz, datorren denboraldian ere hartu hitza gurekin”.

 

Zintzilik irratiaren txupinazo festa

  • 17:00: Irratsaio berezia: txupinazoa zuzenean.
  • 19:30: Barraren irekiera
  • 20:00: Set Divertida Juan Tatorrirekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gizon bat hil da Anoetan, trenak harrapatuta

Bizigiro, Gipuzkoa, Lurraldeak

Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea omenduko dute piratek

Gipuzkoako Soziometroaren arabera, EH Bilduk irabaziko lituzke foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek eraikuntzako 3,68 tona material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.