Klimaren aldeko nazioarteko bizikleta martxa, Errenteria-Oreretan
COP31 Bike Ride, Brasil eta Turkia lotuko dituen klimaren aldeko bizikleta martxa Errenteria-Oreretatik Hendaiara bidean da.
COP31 Bike Ride klimaren aldeko nazioarteko bizikleta martxa Errenteria-Oreretan izan da. Errenteria-Oreretak bat egin du nazioarteko iniziatibarekin. Klimaren alde egitea dute helburu martxaren bidez, eta Belem (Brasil) eta Antalya (Turkia) lotuko ditu. Antalyak klima aldaketaren gaineko Nazio Batuen 31. konferentzia hartuko du azaroaren 9tik aurrera. Iberiar penintsula zeharkatzen ari da bizikleta martxa hilabete honetan zehar, eta atzo heldu zen Errenteria-Oreretara. Bertan atseden hartuta gaur ekingo dio berriro bideari.
Gaur egin dio bizikleta martxari harrera instituzionala Aizpea Otaegi alkatea buru izan duen udal ordezkaritzak. Argi esan du Errenteriako Udalak, klima larrialdiak mugikortasun eredua errotik aldatzea eskatzen duela, “iniziatibarekin bat egitea erabat uztargarria da udalerria mugikortasun jasangarriago eta osasungarriago baten alde egiten ari den apustuarekin”. Garraio publikoak, oinezkoentzako ibilbide seguru eta egokiek eta igogailuek hiri mugikortasunari egiten dioten ekarpenarekin batera, bizikleta funtsezko tresna dela berotegi efektuko gas emisioak murrizteko adierazi du tokiko erakundeak, “horrekin batera, osasun publikoarentzat onura nabarmenak dakartza, airearen kalitatearentzat, gizarte kohesioarentzat, eta hiri eremuko bizikidetzarentzat”.
2019ko irailean deklaratu zuen ofizialki eta aho batez Errenteriako Udalak larrialdi klimatikoa. Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana 2020-2030 ere onartu du, eta horren bidez 2030erako, 2007ko mailekin alderatuta berotegi efektuko gasen isuriak %55 murrizteko konpromisoa hartu zuen.
Gainera, hasierako onarpena eman berri dio Hiri Mugikortasun Planari; mugikortasun aktiboa, eta bereziki bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzea du helburu. Gainera, mugikortasun politikak, jasangarriagoak, seguruagoak, irisgarriagoak, eta osasungarriagoak izatea ahalbidetu nahi du, “bide horretan, bizikleta udalerriko eguneroko joan etorrietarako benetako alternatiba bihurtzen jarraitu nahi dugu”.
Bizikletaren erabilera sustatzeko ahaleginaren erakusgarri bidegorria sarea hobetzeko asmoz orain bukatu dituen Nafarroa etorbideko lanak jarri ditu nabarmen du udalak.
- COP31 Bike Ride klimaren aldeko nazioarteko bizikleta martxa Errenteria-Oreretan izan da.









