Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Urrian hasiko dira Donibaneko saneamendu sistema berritzen

Lehen faseko lanak dira, eta Bizkaia plazaren inguruan, Juan XXIII kalean, eta Donibane kalearen hasieran hasiko dira saneamendu sistema berritzen, eta gas azpiegitura jartzen.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/07/21

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jarrangarritasun Departamentuak jakinarazi du urrian hasiko direla Donibaneko saneamendu sistema berritzeko lanen lehen fasearekin. Jada esleitu ditu obra horiek, 1,35 milioi euroko kostuarekin. Ansareo Obras, Cosntrucciones y Conservacion SAri esleitu dizkiote zortzi hilabetean gauzatu beharko diren jarduketa horiek; lehen fase horretan Bizkaia plazaren inguruan, Juan XXIII kalean, eta Donibane kalearen hasieran izango dira saneamendu sistema berritzen, eta gas azpiegitura jartzen.

Urte askoz blokeatuta izan da saneamendu sistemaren biziberritzea. Sanjuandarren eskaera historikoa izan da horri ekitea. Izan ere, Donibaneko kasko historikoko etxebizitzetako ur zikinak zuzenean badiara isurtzen dira, eta behin lanak osotasunean egiten direnean ur horiek dagokion araztegira joango dira, ez itsasora. Hala, euri urek euren hoditeria sistema propioa izango dute, eta ur zikinak aparteko sistema batetik joango dira Loiolako araztegiraino. Lur azpiko lanak eginda, gainazaleko zoladurak, hiri zerbitzuak eta espazio publikoak berrituko dira.

Saneamendu lan horien desblokeoa Pasaiako Udalak, URA Uraren Euskal Agentziak, Añarbeko Uren Mankomunitateak eta aldundiak berak lortutako akordioari esker eman da. Hala, lanen finantzazioa ere elkarbanatua izango da: udalak kostuaren %35 hartuko du beregain, aldundiak %30, URAk %20 eta Añarbek %10.

Aldundiak obren exekuzio tekniko osoaren ardura hartuko du. Horren barruan daude lizitazioa, kontratazioa, obra zuzendaritza eta ikuskapena. Bestalde, Pasaiako Udalak jarduketarako behar diren lurrak jarriko ditu eskuragarri. Horrez gain, euri urak jatorrian bereizteko lanak egingo ditu udalak, saneamendu sarera ez daitezen iritsi, eta trafikoaren, mugikortasunaren, herritarrekiko komunikazioaren eta obretan sor daitezkeen gorabeheren koordinazioa bere gain hartuko du.

Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak adierazi du saneamenduaren gaiarekin Donibaneko bizilagunekin “zor historikoa” zegoela, eta behin lanak bukatzen direnean, Pasaiako badiaren ingurumen kalitatea hobetuko dela, “Jasangarritasun Departamentuaren bultzadari eta erakundeen arteko konpromisoari eta lankidetzari esker”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.