481 lan aurkeztu dituzte Madalen Sarietara
Madalen Egunarekin bat eginda, gaur banatu dituzte sariak. Hogeita hemeretzigarrena izan da aurtengoa.
Sari banaketarako lepo bete da Lekuona Fabrika. Argazkia: Herri Bizia Gaur banatu dituzte Madalen Sariak. Aurtengoa, hogeita hemeretzigarren ekitaldia izan du sariketa horrek eta balorazio ezin hobea egin du udalak. Izan ere 481 lan aurkeztu dituzte lehiaketara.
Epaimahaiak ez du lan erraza izan ziurrenik, eta lan askorekin gozatu egin dutela adierazi dute Lander Garro, Eider Rodriguez eta Joxe Mari Jauregik. Saritutako lanekin, urtero gisa, liburuxka osatu du udalak eta sari banaketa ekitaldira bertaratutakoen artean banatu ditu. Online ere eskura daiteke, hemen klik eginda.
