Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Uholde arriskua denean, abisu sistema Donibanerako

Itsas jatorriko uholdeen berri emateko abisu sistema "aitzindaria" aurkeztu dute gaur Donibaneko Santiago plazan.

Donibaneko Santiago plazan aurkeztu dute aldundiko, udaleko, AZTIko eta Euskalmeteko ordezkariek abisu sistema.Gipuzkoako Foru Aldundia
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2026/07/22

Itsas jatorriko uholdeen berri emateko abisu sistema “aitzindaria” aurkeztu dute gaur Donibaneko Santiago plazan. Itsas uholdeen aurrean, udalerriko zonalderik kalteberenena baita sanjuandarren bilgune den plaza hori, itsasoak gora egiten duenean handik sartzen baita ura plazara, kaleetara, eta han diren lokaletara. “Sistemak uholde arrisku handia antzematen duenean, Pasaiako Udalak komunikazio protokolo bat aktibatuko du, arriskuan egon daitezkeen herritarren ezaugarrietara egokituta”, azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuak.

Informazioa udalaren webgunearen, sare sozialen, Telegram kanalaren eta udaleko informazio pantailen bidez zabalduko da: “Arrisku handien den egoeretan, informazio oharrak jarriko dira kaltetuak izan daitezkeen atarietan, eta Udaltzaingoak zuzenean emango dizkie abisuak herritarrei. Arreta berezia eskainiko zaie adineko pertsonei, bereziki emakumeei, eremu horretako biztanleen artean talderik ugariena direlako”.

Baina, abisua eman aurretik, nola detektatuko da uholde arriskua dagoela? Horretarako formula matematiko bat garatu du AZTIk. Formula horrek ilargi marea, olatuak, itsasoaren maila eta portuko uraren mugimenduaren datuak aintzat hartuko ditu; prebentzio neurri horien lehen faseko zeregina izan da formula hori garatzea.

Bigarren fase batean eredua balioztatu eta hobetuko dute, Euskalmeten iragarpenekin integratuz. Horrela, arriskuaren adierazlea aterako da, eta horren arabera abisu sistema eta komunikazio protokoloa indarrean jarriko du Pasaiako Udalak. Gainera, Santiago plazan jada aurretik erabiliak izan den barrera sistema jarriko du Pasaiako Udalak itsasoko ura Donibaneko alde zaharreko kale eta lokaletara sar ez dadin.

Gaur aurkeztu dute sistema Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko diputatu Jose Ignacio Asensiok, Pasaiako alkate Teo Alberrok, eta aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendari Gloria Vazquezek. Bertan izan dira, halaber, Iraitz Pazos Pasaiako Ingurumen zinegotzia, Joana Auzokoa Pasaiako Ingurumen teknikaria, eta Irati Epelde eta Pedro Liria AZTIko ikerlariak.

Jasangarritasun Departamentuak eta Pasaiako Udalak bultzatu dute ekimena, eta AZTIk eta Euskalmetek garatu dute. Horren aurrekontua 35.876 eurokoa da. Horretarako, AZTIk Santiago plazarako berariazko adierazle bat garatu du. Euskalmetek, berriz, sistema baliozkotzen eta iragarpen meteorologiko eta ozeanografikoekin integratzen parte hartzen du, adierazlea herritarrentzako benetako aurretiko abisu sistema bihur dadin.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Kultura, Gipuzkoa

Triangulo de Amor Bizarro, Shego, The Sadies eta Marte Lasarte izango dira Bolo-Bolo Weekend jaialdian

Donostiako Udalak hogei lanpostuko lan deialdi publiko bat egingo du

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.