Basabizi zentroan sendatutako hegaztiak askatuko dituzte
Errenteria-Oreretako Listorreta-Barrengoloian igande honetan, hilaren 26an, 11:00etan.
Basabizi zentroan sendatutako hegaztiak askatuko dituzte Urnietako Basabizi zentroan sendatutako hegaztiak askatuko ditu igandean Gipuzkoako Foru Aldundiak Listorreta-Barrengoloian. Saioan aldundiko Basa Animalia eta Landareen Zerbitzuko teknikariek—basozainek— aske utziko dituzten hegaztiei, Basabizin egiten den lanari, eta zauritutako animalia bat aurkitzean egin beharrekoari buruzko azalpenak emango dituzte.
zita 11:00etan jarri dute eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da eta 3 euro balio du. Parte hartzeko 943 49 42 48 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu behar da edo posta elektronikora idatzi (klik hemen). Saioa belardian eserita egingo dutenez, babesteko zeozer eramatea eskatu dute, gainean esertzeko.
Gipuzkoako Foru aldundiaren Lurralde Oreka Berdea departamenduak zabaldu zuen Basabizi zentroa 2022an, eta Arranoaren Etxearen lekukoa hartu du Urnietako zentroak. Egitekoa, Gipuzkoako basa fauna berreskuratzea du Basabizi zentroak eta animalia zaurituak sendatzea berriro bere ingurune naturalera itzuli ahal daitezen.
