Xanistebanetako barraketara, HITZArekin
Oiartzungo Udalarekin adostutako lankidetzari esker, HITZAk xanistebanetako barraketan gora eta behera ibiltzeko fitxa sorta jarri du zozketan HITZAkideentzat.
Abuztuaren 2an hasiko dira 2026ko Xanisteban Festak. Dozenaka eta dozenaka izango dira abuztuaren 6ra arte herritarrek, Jai Batzordearen bitartez, herria girotzeko antolatu dituzten jarduerak; ia denek, ordea, hasiera eta bukaera ordua dute. Festetan era iraunkorrean izango den gunerik bada, ordea, barrakena da hura. Oiartzungo Udalarekin adostutako lankidetzari esker, HITZAk barraka horietan gora eta behera ibiltzeko fitxa sorta jarri du zozketan HITZAkideentzat.
Jada zabalik da zozketan parte hartzeko aukera: esteka honetan klik eginda eman daiteke zuzenean izena bertan parte hartzeko. Hilaren 28ra arteko epea dago fitxa sorta hori eskuratzeko zozketan parte hartzeko, beraz, animatu eta baliatu aukera!
Musika, euskaraz
Oiartzungo Udalak urteak dira lanketa hasi zuenetik barraken gunea ere euskararen toki izateko. Besteak beste, Ttur-Ttur Topalekuak antolatuta, Ttiriki-ttauki (Elizalde Institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro) euskara batzordearekin batera, karrusel horietako musika euskarazkoa izan dadin lanketa etab lehiaketa egin dute. Hala, bozketa bidez aukeratutako kantekin ibiliko dira gozatzen xanistebanetako barraketan sentsazio indartsuak nahi dituzten horiek guztiak. Play-list horren osaketarako egin den lehiaketako sarian abuztuaren 1ean emango dituzte, 17:00etan, Labadorean.
Euskal musikak atrakzio horietan tokia izan dezan lantzeko zereginean herriko ikasleak aritu dira. Oiartzun Irratian elkarrizketa egin zieten ekainean.
