Asfaltatze lanak Antxoko errepideetan
Oarso, Nafarroa etorbidea eta Hamarretxeta kaleetako errepideen zoladurak hobetzeko eta bide segurtasuna bermatzeko obrak egingo dira gaur (hilak 23, osteguna) gauean.
Oarso kalean (irudian), Hamarretxetan eta Nafarroa etorbidean egingo ditu udalak gaur gaueko asfaltatze lanak.Pasaiako Udala Antxoko kaleetako errepideak asfaltatzeko lanak egiten ari da Pasaiako Udala Antxon. Jada hainbat interbentzio egin dira, eta orain, Oarso, Nafarroa etorbidea eta Hamarretxeta kaleetako errepideen zoladurak hobetzeko eta bide segurtasuna bermatzeko obrak egingo dira. Zehazki gaur (hilak 23, osteguna) eta bihar artean, gauez ekingo diote beharginek zeregin horri, 22:00etatik 06:00etara. Lanak gauez egitearen arrazoia da, udalak adierazi duenez, trafikoari nahiz herritarren egunerokoari ahalik eta kalterik gutxien eragitea.
Lanak egingo diren guneak jada hesitu eta seinaleztatu dituzte udal langileek. Baina, bereziki azpimarra jarri dute Hamarretxeta kaleko 18 eta 20 zenbakien arteko aparkalekuak, bi aldeetakoak, libre utzi behar direla, autoak hotik kendu behar dira. Izan ere, errepideak asfaltatzeaz gainera, autoen plazetan diren zulo edo zartadurak konpontzeko konpromisoa adostu dute udalak eta lanen arduradun den enpresak.
Hiru kale horietako lanek iraun bitartean Antxo barruko trafikoan behin desbideraketak izango direla azaldu du udalak.
