Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Itsaso osasuntsu bat aldarrikatu du Materrek

Ostiralean Zero Zabor Uretan itsas zeharkaldiaren zortzigarren ekitaldia itxi zen Pasaian. 99.000 itsas hondakin bildu dira, 2.000 pertsonak hartu dute parte eta 106 jarduera egin dira euskal kostaldeko zortzi portutan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/07/27

Ostiralean Materrek sustatzen duen Zero Zabor Uretan itsas zeharkaldiaren zortzigarren ekitaldia itxi zen Pasaian. Ekitaldian ordezkari instituzionalak, erakunde laguntzaileak eta eragileak bildu ziren, aurten lortutako emaitza eta eragin nagusiak partekatzeko eta itsas hondakinen aurrean hausnarketa eta ekintza kolektiboko prozesu bihurtu den egitasmoa ospatzeko. Bertan izan ziren Izaskun Suberbiola Materreko zuzendaria eta Zero Zabor Uretan iniziatibaren arduraduna, Iraitz Pazos Pasaiako Udaleko Ingurumen zinegotzia, Izaskun Gomez Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendaria eta Ane Etxabe Laurak Bat merkatarien elkarteko zuzendaria.

Itsas zeharkaldia uztailan zehar egin da, eta euskal kostaldeko zortzi portutan egin dituzte geldialdiak, bertan hainbat jarduera egiteko. Materreko kideak Bilbon, Portugaleten, Bermeon, Ondarroan, Mutrikun, Getarian, Hondarribian eta Pasaian izan dira, eta etxean itxi zuten zortzigarren ekitaldia. Aurten 2.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta 106 jarduera egin dira aipatutako zortzi portuetan. Itsas hondakinen karakterizazio lanen emaitzak ere plazaratu zituzten, “jatorritik bertatik hondakinak prebenitzen jarraitu beharra berretsiz”.

Zortzi edizioren ondoren, Zero Zabor Uretan “erreferentziazko proiektu” bilakatu dela jakinarazi du Materrek. Besteak beste, Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearen sarietan Europako egitasmo onenen artean aitortu da Materrek kudeatzen duen egitasmoa. Zortzi urtean milaka lagunek hartu dute parte iniziatiban, “sentsibilizazioak, ingurumen hezkuntzak eta ekintza kolektiboak lurralde hondakin gutxiago baterantz aurrera egiteko tresna funtsezkoak direla frogatuz”. Izan ere, Materren argi dute: “Hobe da prebenitzea sendatzea baino, eta hondakinik onena sortzen ez dena dela”.

Aurrez aipatu bezala, zeharkaldian zortzi herri bisitatu dituzte, eta portu bakoitzera sentsibilizazio eta jarduera programa bat eraman du Materrek. Portuetan bisita gidatuak, tailerrak, nabigazioak, hondakin bilketak eta itsas hondakinen arrantza jardunaldiak egin dira, eta CIMASUBen filmak proiektatu dituzte ontziaren kubiertan. Horiez gain, hausnarketa kolektiborako guneak sortu dira: hondakinen prebentzioari buruzko ideiak partekatzeko Zero Zabor topaketak eta tokiko eragileekin ontzian bertan egindako pintxo poteak.

Itsas hondakinak

Hilabete osoan zortzi hondakin bilketa eta lau arrantza jardunaldi egin dira, eta, orotara, 99.000 hondakin baino gehiago bildu dituzte itsas ingurunetik eta kostatik. “Bilketa eta arrantza ekintzek berriz ere agerian utzi dute ezkutuan dagoen arazoaren tamaina”, esan du Materrek.

Materren arabera, bildutako materialen azterketak berretsi du “eguneroko kontsumo ohiturekin lotutako hondakinak direla nagusi”. Bide horretan, honakoak izan dira gehien aurkitutako bost hondakin motak: mikroplastikoak, zigarrokinak, litxarreria bilgarriak, 2,5 eta 50 zentimetro arteko plastiko zatiak eta mahai tresnak eta edalontziak. “Datu hauek argi uzten dute prebentzioan eta berrerabilpenean oinarritutako kontsumo ereduen alde apustu egin behar dugula, zero zabor filosofia gure itsasoen eta geure osasuna babesteko tresnarik onena baita”.

Pasaiako merkataritza zero zaborrerantz

Ostiraleko ekitaldian Zero Zabor Uretan-en azken jarduera egin zen Pasaian, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin eta Laurak Bat merkatarien elkartearekin eta Pasaiako Udalarekin lankidetzan. Azken jarduera hori Zero Zabor Uretan-en itsas kutsadurari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio prozesuaren zati dela baietsi du Materrek, eta herritarrak kontsumo ohitura jasangarriagoak hartzera animatzen ditu, tokiko dendetan egindako erosketetan norberaren ontzi berrerabilgarriak erabiliz.

Atxikita dauden establezimenduetan ontzi berrerabilgarri horiek erabiltzen dituztenek, gainera, Mater ontzian nabigatzeko aukera izango dute. “Ekintza honek zero zabor filosofia herritarren eguneroko bizitzara hurbildu nahi du, itsas zaborrari aurre egiteko biderik onena erabilera bakarreko plastikoak prebenitzea eta murriztea dela gogoraraziz”.

Honakoa esan zuen Izaskun Suberbiola Materreko zuzendariak ostiraleko ekitaldian: “Zortzi edizioren ondoren, poztasunik handiena ez dago itsasotik bildutako hondakinetan, baizik eta gaur egun itsasoari beste begiz begiratzen dioten milaka pertsonatan. Batu den haur bakoitzak, denda bakoitzak, pertsona eta erakunde bakoitzak erakusten dute itsasoa babestea ez dela zeregin indibiduala, erantzukizun partekatua baizik. Itsaso osasuntsu bat nahi badugu, aldaketak hondakina urera iritsi baino askoz lehenago hasi behar du”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.