Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elizalde auzoko bigarren eskuko etxebizitza tasatu bat zozkatu du udalak

Etxe berrien salerosketa ez ezik, bigarren eskukoena ere udalak kudeatzen du. Horrela bermatu egiten du udalak etxebizitza tasatu denak legez dagokien prezioan saltzen direla.

Oiartzun etxebizitza tasatuak zozketa_uztaila 26Oiartzungo Udala
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2026/07/29

Etxebizitza tasatuen salerosketaren eskumena bere egin zuenetik, bigarren aldiz egin du zozketa mota horretako bizilekua esleitzeko Oiartzungo Udalak. Apirilean egin zuen lehena, eta gaur bertan egin du bigarrena. Elizalde auzoko bigarren eskuko etxebizitza tasatu bat zozkatu du gaur ziren 117 familia eskatzaileen artean esleitzeko. Landetxe Kultur aretoan izan da zozketa, eta etxebizitza esleitzearekin batera, itxarote zerrendaren hurrenkera ere ezarri du.

Gaurko zozketaren bidez etxebizitza egokitu zaion familiak udalaren jakinarazpena jasoko du. Hortik aurrera, 20 eguneko epea izango du—hamar egunetan luzagarria— baldintza guztiak betetzen dituela bermatzen duen dokumentazioa aurkezteko. Epe horretan esleipendunak etxebizitzari uko egingo balio, edota beharrezko agiriak aurkeztuko ez balitu, itxarote zerrendako lehenengoari eskatuko dio udalak dokumentazioa.

Oiartzungo Udalaren Etxebizitza Plan Integralaren barruan kokatu du Joana Mendiburu Garaiar alkateak etxebizitza tasatuen kudeaketa eta salerosketa, “etxe berrien salerosketa ezezik, bigarren eskukoena ere udalak kudeatzen du. Horrela bermatu egiten du etxebizitza tasatuak legez dagokien prezioan saltzen direla”. Etxebizitzaren prezioa zehazteaz gain, eroslea izendatzeko eskumena ere udalak du.

Horren atzean, etxebizitzaren gaia lantzeko udalaren urte luzeetako lana jarri du Mendiburuk, “estrategia bat trazatzen eta halako neurri eta erabakiak hartuta desio den etorkizuneko Oiartzun irudikatu eta herritarren beharretara egokituko den etxebizitza plana izatea bilatzen da”.

Bide horretan, gainera, ezinbestekoa jo du Mendiburuk bigarren eskuko etxebizitza tasatuen salerosketa udalaren eskumenekoa izatea, “espekulazioa saihestuko, herritar zaurgarrienak babesteko, eta etxebizitza bizileku gisa lehenesteko”.

Udalak eskumen hori bere egin zuenetik honaino egindako bidearen baloraziorako tartean hartu du, bestalde, alkateak: “Apirileko zozketaren berri eman zenetik, etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroko izen emateek %25 egin dute gora. Beharra badagoela erakusten du horrek, eta udala, bere esku dagoen guztia egiten ari da horri ahal bezain fin erantzuteko”.

Hori horrela, gogora ekarri du Mendiburuk erregistroan izena ematea beti zabalik dagoela ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrentzat, “salmentarako etxebizitza tasaturik izanez gero, izan berria edo bigarren eskukoa, hiru hilero egiten dira zozketak. Herritarren Arretarako Bulegora joan behar da izena ematera”.

Zozketan parte hartu duten behin betiko zerrendako familia guztiek dute zozketaren emaitza ikusteko aukera SMS bidez jaso duten kode bidez.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.