Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herritarrek gobernu taldearengan duten konfiantzak behera egin duela dio PSE-EEk

Udalak egin duen inkestaren harira egin ditu adierazpenak alderdi sozialistak.

PSE-EEko Almudena de la Torre, Isaac Palencia eta alberto Muñagorri artxiboko irudi batean.PSE-EE
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/07/29

Maiatzean Aztiker Soziologia Ikerguneak egindako inkesten berri eman berri du aste honetan Errenteriako udalak. 7,5eko nota eman diote herritarrek Errenteria-Oreretari eta gobernu taldeari 6,3koa. Politikoen lanaren gainean ere galdetu du Aztikerrek inkesta horretan, baita haien ezagutzaren gainean ere. Ezagunena Aizpea Otaegi alkatea da, galdekatutako %77,3k ezagutzen du; bigarren ezagunena, PSE-EEko bozeramaile Isaac Palencia da, baina oso atzetik, 34 puntu gutxiagorekin, alegia. Maite Gartzia Elkarrekin Errenteriako bozeramailea da hirugarren ezagunena %39,9rekin, Bernar Lemos (EH Bildu) ondoren %35,2, Eli Murua EAJren bozeramailea bosgarrena %29,4rekin eta azkena, PPko Antonio Vicente %9,7arekin.

Egiten duten lanaren balorazioaren arabera, Otaegik jaso du notarik onena batez beste, 7 batekin. Bernar Lemos da bigarrena zerrenda horretan, 6,7ko notarekin; Maite Gartzia hirugarren 5,8ko notarekin eta Eli Murua da herritarren balorazioaren arabera gainditua lortu duen azkena, 5,4 batekin. PSE-EEren bozeramaile Isaac Palencia eta PPren bozeramaile Antonio Vicente dira inkesta horretan herritarren gainditua lortu ez duten ordezkari bakarrak: 4,8a eman diote Palenciari, eta 3,4ko nota Vicenteri.

Inkestaren irakurketa egin du orain alderdi sozialistak, komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez. Sozialisten esanetan, inkestak “argi erakutsi du” gobernu taldeak udalerriaren arazoak konpontzeko duen gaitasunaren gaineko konfiantzak behera egin duela. Balorazio horretan, duten larritasunarengatik hautsak harrotu zituen eta Oreretako mugimendu Feministak hainbat alderdiri euren interes politikoen mesedetarako baliatu izana egotzi zien gaiari ere egin dio aipamena alderdi sozialistak prentsa ohar horretan. Izan ere, udalaren inkesta hori maiatzaren 4an eta 20aren artean egin zela jarri du agerian, “Kukai eta Xenpelar Bertso Eskola kasuen kudeaketaren aurretik, eta Fanderiako igerilekuen estalkiaren zigorra publiko egin aurretik. Horrek erakusten du konfiantza galera gertaera horiek izan aurretik bazegoela jada”.

Udalak balorazioa egiterakoan nabarmen jarri moduan etxebizitza eta aparkalekua dira herritarren kezka nagusiak, kezka horiei, beste bat gehitu die PSE-EEk, kirola: “Estrategikoak diren proiektuetan aurrerapenik ez da, Gamongoa eta Perutxene kasu, eta agindutako 400 aparkaleku plazak Olibet eta Altzaten egin gabe jarraitzen dute. Kirol instalazioak ere azaldu dira kezka iturri gisa, kudeaketa arazoak direla eta”.

Harago jo du Isaac Palencia sozialisten bozeramaileak, eta inkestak mezu argia utzi duela esan du, “ez du Errenteria ezbaian jartzen, herritarrentzat arazo direnei gobernu taldeak erantzun eta konpontzeko gaitasuna baizik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.