ETSren porturako sarbidearen lanen lizitazioa onartu dute
Eusko Trenbide Sareak (ETS) onartu egin du haren trenbide sarea Pasaiako Portuarekin lotzeko lanen lizitazioa. Obra horien kostua 6,6 milioikoa izango da.
Irudiko eremutik sartuko dira portuan ETSren trenak.Eusko Jaurlaritza, Mugikortasun Jasangarri Saila Eusko Trenbide Sareak (ETS) onartu egin du haren trenbide sarea Pasaiako Portuarekin lotzeko lanen lizitazioa. Obra horien kostua 6,6 milioikoa izango dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen ETSk, eta behin lan horien ardura esleitzen denean, ardura hartuko duen enpresak 20 hilabetean egin beharko ditu. Trenbide lotura hori egiteko, besteak beste. Escalerillaseko etxebizitzak nahiz portuko eremuko hainbat pabiloi eraitsiko dituzte.
ETSren saretik porturako lotura Antxoko eta Herrerako geltokien tartetik egingo dute. Bi geltoki horien artean estali gabeko 150 metroko zatia dago, eta hortik abiatuko da adar antzeko bide bakarreko lotura porturantz. Hori portura iritsita, egokitzapenak egin beharko dira azpiegituran zama-trenak hartzeko. Izan ere, ETSk adierazi du zama garraiorako erabiliko dela portua eta ETSren trenbide sarea lotzen dituen adar hori, eta portuan delarik biltegietara nahiz gordailu-guneetara iritsi ahalko dira ETSren trenak, behi portuan hainbat egokitzapen lan eginda.
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak zehaztu du konexio eta azpiegitura berri hori martxan denean, kamioien trafikoa murriztuko dela.
