WBC Latino Silver gerrikoa jantzi du Sebas Latigok
Larunbatean jokatu den boxeo galaren barruan lortu du titulu berria errenteriarrak.
Sebas Latigo boxeolariaHerri Bizia Sebastian Latigo Perez errenteriarrak WBC Latino Silver txapeldunaren gerrikoa eskuratu du. Larunbat gauen lehiatu zen errenteriarra Galtzarabordako kiroldegian egindako boxeo galan. aurrez aurre, Leonardo Virzi El Gringo argentinarra izan zuen eta hamar asaltora jokatutako super oilar borrokaldi nagusian garaipena lortu zuen Latigok.
Hiru epaileak aho batez agertu ziren errenteriarraren alde, 97-93, 97-93 eta 96-94 puntuazioekin.
Horrenbestez, garrantzitsua den gerriko eta garaipena eskuratu ditu Latigok larunbateko borrokaldia irabazita.
