Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donibane, arraunaren epizentro larunbatean

Euskotren eta Euskolabel ligetako erlojupekoak egingo dira larunbatean Pasaiako Badian. Itsasora atera beharko dira traineruak, bi erraldoiak irabazteko asmoarekin: Arraun Lagunak eta Orio.

Urko Iridoy Alzelai
Pasaia
2026/08/12

Pasaiako badian izango dira maila altueneko traineruak larunbatean. San Juan klubak antolaturik, Euskolabel eta Euskotren ligak lehiatuko dira badian. San Juan Koxtapeko bi traineruak bertan izango dira, eta haien guztia emango dute haien zaletuen aurrean maila onena erakusteko. Arraunak festa sortzen du, eta hori herriz herri nabaritzen da, estropadak direnean giroz eta kolorez betetzen baita herria. “Pasaia eta arrauna beti joan dira eskutik hartuta, eta guretzat ohore handia da gure estropada egiten jarraitzea”, azaldu du Ainhoa Martinez Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkarteko presidenteak.

Erlojupekoa izango da larunbatekoa. Emakumeena itsas mila terdikoa izango da, hau da, 2.778 metrokoa. Bi luzeetara, beraz, ziaboga bakarrarekin. Gizonezkoena, hiru itsas milara, 5.556 metrokoa. Iaz ezarri zituzten estropadetako errekorrak, Arraun Lagunak emakumeetan (10’38”70) eta Zierbenak gizonezkoetan (19’52”48). Marea igotzen izango dute traineruek, 19:18ean baita gorakoa. 

Bi bandera izango dira jokoan. Lehenik, Euskotren ligako emakumeek ekingo diote. Adinberri fundazioak babesturiko bandera izango da, bigarren aldiz, eta hori nabarmendu nahi izan du Rakel San Sebastian Adinberri fundazioko zuzendari nagusiak. “Gure ibilbidea hasi genuenetik, elkarte eta erakunde ezberdinekin harremanak sortzea gure helburuetako bat izan da. Estropada hau horren adibide handia da. Komunitatea sortzea gure helburuetako bat da, guk horrela ulertzen dugu behintzat Adinberri”, esan du San Sebastianek. Larunbatean 17:20ean irtengo dira lehen traineruak.

Bi erraldoi

Arraun Lagunak taldeak irabazi ditu estropada guztiak aurtengo emakumezkoen lehenengo mailan. Emozio askorik gabeko liga dela diote batzuek, baina behera begira oraindik badago lehia. Zumaia da azkena, eta oraingoz berak izango luke zuzeneko jaitsiera ETE ligara. Donostiarrak aldiz, play off postuak ditu, eta Hibaika du aurretik, 10 puntotara. Lau estropada dituzte aurretik, tartean Zarauzko bandera. Play offak iraila amaieran izango dira. Batelerak hirugarrenak dira, 57 punturekin, lehen mailako itzuleran maila ona erakutsiz. Aurrean, Tolosaldea dute, 73rekin.

Mutiletan, aldiz, Orio da ia garaiezina. Ez ditu bandera guztiak irabazi, baina ia ia. Baja asko izan zituen San Juango gizonezkoen traineruak neguan, eta aurreko urteko maila eustea zen aurtengo helburua. Hamargarren postuan kokatzen dira Euskolabel ligan, eta ez dute erraza lehenengo txanda horretatik ateratzea. Halere, gogo handiak dituzte haien uretan arraun egiteko, eta hori bera erakustera joango dira larunbatean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.