Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dantza, dantza eta dantza

Dantzartek dantzaren dimentsio guztiak ekarriko ditu Errenteria-Oreretara hilaren 6tik 13ra bitartean

Dantzarteren aurkezpena Lekuona Fabrikan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/09/02

Dantzaren epizentro izango da Errenteria-Orereta hilaren 6tik 13ra bitartean. Izan ere, Dantzarte Dantzaren Asteak diziplina horren dimentsio guztiak jarriko ditu agerian, udalak dantzarekiko duen konpromisoa erakustearekin batera. Gaur aurkeztu dute Dantzartea Aizpea Otaegi alkateak, Myriam Arkaia Dantza Hirian jaialdiko sortzaile eta zuzendariak, eta Thierri Malandainek eta Carine Agirregomezkortak Malandain Biarritzen izenean. Haiekin batera Dantza Astearekin bat egin duten beste eragileetako ordezkariak.

Egitaraua osatzerakoan, dantzaren ikuspegi eta esperientzia ezberdinak hartzea izan dela helburu nagusietako bat azaldu du Otaegik, “hala, astearenn barruan dantza ikuskizunez gozatzeaz gain, dantzaldietan eta dantza tailerretan parte hartzeko, ate irekietako jardunaldietara gerturatzeko, eta  topaketa profesionaletan parte hartzeko aukera ere izango da”.

Programazioaren barruan, gainera, mugaz gaindiko bi jaialdi izango dira: Malandain Ballet Biarritzek antolatutako Maitaldia, eta Dantza Hirian. Bi jaialdi horiek eskainiko dutenari aipamena alkateak, “Maitaldia jaialdiaren barruan, Ballet de l’ Opera Grand  Avignonek Martin Harriageren Awen the sacred veil eskainiko du hilaren 11n Lekuona Fabrikan. Dantza Hirian mugaz gaindiko dantza jaialdi ibiltariak berriz,  hiru dantza pieza eskainiko ditu hilaren 12an  Herriko Plazan eta Zumardian”.

Horrez gain, programaren aniztasun horretan Dobla proiektuari tartea egin zaiola nabarmendu du Otaegik. Gonbidapena alkateak ehrritarrei antolatutako emanaldi eta ekintza guztietan parte hartzera.

Udalerriak dantzarekin duen harreman estua nabarmen jarri du udal agintariak gaurko agerraldian eta Errenteria-Oreretaren ekosisteman duen garrantzia azpimarratu, “dantza Errenterian ez da soilik ikusten, dantza sortu egiten da, dantzaren inguruan topaketak egiten dira, dantzaren esparru profesionala lantzen da, eta dantza erakutsi ere egiten da, baina esango nuke dantzaren dimentsio eta dantza bizitzeko modu guzti horiek, bere isla daukatela programaren baitan eta horrek egiten duela bereziki aberats eta interesgarri, herritar guztientzat era askotako jarduerak eskaintzen dituelako”.

Dantza Astearen programazioaren bueltan eragile ugarik parte hartu dutela ere azaldu du, “Errenterian ohikoa den moduan. Kasu honetan Badalab, OzZinema, Ereintza Dantza Taldea, Dantzagunea, Katapulta plataforma Agustinak Zentroa, Herri arte Eskola eta Beti Prest”.

jaialdiak beste formatu batzuk ere jasoko dituela zehaztu du alkateak. Horren adibide jarri du Ozzinemaren eskutik helduko den Malandain, amodioa gorpuzten denean filma; Lekuona Fabrikan, gainera, dantzarekin lotutako liburu txokoa onduko dute.

Dantza Hirian jaialdiaz aritu da Arkaia. Eskerrak eman dizkio Errenteriako Udalari elkarlanarengatik, eta azaldu jaialdian pieza laburrek izaten dutela leku, “koreografo berrien zertzelada eman ahal izateko, dantza kalera ateratzen du doan erabat”.

Thierri Malandainek ere eskerrak Errenteriako Udalari elkarlanerako aukerarengatik, “bost urte daramagu elkarlanean. Dena uniformea den garai honetan, elkarlanean ari gara, esperientziak partekatzen baina bakoitza bere nortasunetik eta izaera errespetatuta”. Nazioarteko balletei ikusgarritasuna ematea erronka nagusia izan dela zehaztu du Agirregomezkortak bestalde, udalarekin duten elkarlanaren bidez, “urtez urte garatu da konfiantzan eta elkarrizketan oinarrituta, gaur aurkeztu dugun dantza oinarri duen aste beteko programara heltzeko. Dantzak plaza izatearekin ikaragarri pozik gaude, eta babes hau, Errenteriako Udalarena, oso garrantzitsua da jarri duen konfiantza bezain bestekoa”.

 Luxuzko programazioa dantzaren bueltan eta horrekin gozatzeko deia antolatzaileek herritarrei, “balia dezagun plaza hori aste honetan zehar, dantza ikusi, ikasi eta gozatzeko”.

Dantzarte egitaraua

IRAILAK 6

  • 18:30 IGANDEAK DANTZAN. Zumardia. Dantzaldia.
  • 19:00 FURFURIA (Pasarte bat) (Nerea Gurrutxaga). ANGA (Izaro Leregi). Antolatzailea: Katapulta Plataforma. Lekuona Fabrika. Dantza ikuskizuna. Gonbidapenak

IRAILAK 7

  • 17:30 NUNAVUT (Myriam Perez Cazabon). Lekuona Fabrika (Plaza Txikia). Dantza tailer familiarra. Izen-ematea.

IRAILAK 7-11

  • 9:00-20:00 DANTZA LIBURUTEGIRA DATOR. Lekuona Fabrika. Antolatzaileak: Dantzagunea, Eresbil, Biblioteka. Liburu-txokoa.

IRAILAK 8

  • 19:00 AMODIOA GORPUZTEN DENEAN. (QUAND L’AMOUR PREND CORPS). Niessen Zinemak. J.B.A. (euskarara azpititulatua). Antolatzaileak: Ozzinema, Maitaldia. Zinema. Gonbidapenak.

IRAILAK 9

  • 10:00-13:30 / 14:30-16:30 DOBLA-ARTIK. Topaketa profesionala: Nola definitzen dugu dantzaren sektorea? Izen-ematea

IRAILAK 10

  • FLA FLA FLA (Eneka Bordato). Lekuona Fabrika (Plaza Txikia). Dobla. Dantza ikuskizuna. Gonbidapenak
  • 10:00-13:00 Gipuzkoako Dantzagunea. 13:00 Irteera bateratua Agustinak Zentrora. SENTITU DANTZAGUNEA. Antolatzaileak: Dantzaz, Dantzagunea. Ate irekiak. Izen-ematea

IRAILAK 11

  • 18:00 EUSKAL DANTZEN ERAKUSTALDIA. Lekuona Fabrika (Kanpoaldea). Ereintza Dantza Taldea. Dantza ikuskizuna.
  • 19:00 AWEN, THE SACRED VEIL (Martin Harriague – Ballet de l’Opera Grand Avignon). Lekuona Fabrika. Maitaldia. Dantza ikuskizuna. Sarrerak:  9€

IRAILAK 12

  • 18:30 HERRI ARTE ESKOLAKO IKASLEAK. Xabier Olaskoaga Plaza. Antolatzailea: Herri Arte Eskola. Dantza ikuskizuna.
  • 19:00 DANTZA HIRIAN: LOLA Y LOS LAMENTOS (Andrea Castro). Herriko Plaza. Dantza ikuskizuna.
  • 19:15 DANTZA HIRIAN: A OJO (Compania Carmen Fumero). Herriko Plaza. Dantza ikuskizuna.
  • 19:45 FESTA FORMAL (Olaia & Gilles). Zumardia. Dantza ikuskizuna.

IRAILAK 13

  • 12:00-13:30 (H)ERRITMOZ. KULTURARTEKOTASUNA DANTZAN. Niessen Kulturgunea. Antolatzailea: Badalab. Dantza tailerra. Izen-ematea
  • 12:00 MUXIKOAK. Herriko Plaza. Antolatzailea: Beti Prest Dantza Taldea. Dantzaldia.
  • 19:00 MAKIL HOTSAK. Herriko Plaza. Antolatzailea: Hika Teatroa + Oinkari. Dantza ikuskizuna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.