Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Haritz Otxotorena Uralde. Pasaiaren entrenatzailea

«Gure helburu nagusia da partida guztiak lehiatzeko gai izatea»

Bihar (larunbata) hasiko du Pasaia KEk 2026-2027 sasoia. Erandio jasoko dute, 16:30ean, eta Haritz Otxotorena prestatzaileak debuta egingo du talde zuri-gorriaren aulkian.

Haritz Otxotorena.AR Sports Photo
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/09/04

Bihar (larunbata) hasiko du Pasaia KEren gizonen talde nagusiak 2026-2027 denboraldia. Erandio jasoko dute Jesus Mari Zamoran, 16:30ean. Aurten aldaketa izan da aulkian, Haritz Otxotorena hernaniarrak hartu baitu taldea Hirugarren Mailan gidatzeko ardura. Partidaren atarian, gogotsu da prestatzailea.

Denboraldiaurrea bukatuta, liga hasiko duzue bihar. Gogotsu, ezta?
Gogotsu gaude, bai. Denboraldiaurrean 6-7 aste sartu ditugu eta taldeak nahiz eta estimuluak izan dituen, lehiaketa gerturatzen denean beste gauza bat izaten da. Taldean beste sentsazio batzuk antzematen dira orain. Denboraldiaurreak balio izan du, baina orain dator gogorrena. Ilusio handia dugu.

6-7 astez prestatu zarete. Nolakoa izan da prestaketa hori?
Ondo joan da. Denboraldiaurrearen aurretik lan dezente egin behar izan genuen plantilla osatzeko. Iazko bederatzi jokalari berritu ditugu, 11-12 fitxaketa egin ditugu, eta jende berria dugu taldean. Jokalarien artean giro ona izatea lehenetsi dugu eta jendeak lanerako jarrera ona izan du, oso entxufatuta egon dira hasieratik. Asko lagundu digu beteranoak oso sartuta egon direla egunerokotasunean, eta etorri diren jokalari berrientzako garrantzitsua izan da hori. Horrek jendea konektatuagoa egotea ekarri du. Urteak daraman jendea aplikatua ikusteak eta haiek barrutik erreferentzia positiboa izateak asko lagundu digu. 6-7 aste izan dira gure artean asko ezagutzekoak eta ohitura onak hartzekoak. Aldaketa dezente izan dira egunerokotasunean, baina oso pozik gaude.

Aldaketa mordoa izan dira, hortaz, aurtengo plantillan.
Plantillaren inguruan hitz egiten hasi ginenean, betiko debatea izan genuen: plantilla berarekin jarraitu behar dugu? Jende berria etorri behar al da? Guri interesgarria iruditzen zitzaigun bien arteko oreka bat izatea. Ikusi genuen bazegoela jokalari bloke bat guretzat oso interesgarria zena, eta horiek mantendu nahi izan ditugu, bagenekielako haien arteko harremana ona zela. Jende berria ere ekarri dugu, orokorrean gazteak. Gose handiarekin etorri dira fitxaketak, eta uste dut plantilla orekatua geratu dela. Oso pozik gaude geratu zaigun taldearekin.

Nola iritsi da Pasaia liga hasierara?
Uste dut ondo iritsi garela. Aurreko astea denboraldiaurreko potenteena izan zen, exijentzia handikoak izan zirelako Real Sociedad Cren eta Touringen kontrako partidak. Gure ligako taldeak dira, eta haien kontra jokatu genuen Errenteria Hiria txapelketan. Realaren aurka berdindu egin genuen eta Touringekin azken minutuan galdu genuen penaltiz. Ezaguterraza izango den Pasaia bat ikusi da, eta horrek konbentzitu egin nau. Azken bi partidetan gure mailako bi talderen kontra jokatu dugu eta 90 minutuz lehiatu dugu. Positibismo puntu horrekin iritsiko gara, eta garrantzitsua da hori.

Bihar irekiko duzue liga etxean, Erandioren kontra. Zer espero duzu?
Oso talde gogorra da, oso ordenatua baloi gabe eta baloiarekin. Akaso ez da talde bat arrisku gehiegi hartzen dituena baloiaren jabetza duenean, baina ideiak oso argi ditu. Dituzten jokalariei etekin handia ateratzen die. Partida exijentzia handikoa izango da, oso-oso zaila. Talde igo berria dira, baina fitxaketa asko Hirugarren Mailatik egin dituzte. Plus bat eman diote taldeari. Talde igo berria izan arren, plantillak ez du hori esaten. Gu topera lehiatuko gara.

Zein dira zuen helburuak?
Nahiko argiak izan gara hasieratik. Ez dugu helburu garbirik jarri sailkapenera begira. Gure helburu nagusiena da partida guztiak lehiatzeko gai izatea. Etxean eta kanpoan lehiakorrak izan nahi dugu. Futbolak eta mailak gure lekuan jarriko gaituzte, baina helburu argirik gabe gaude. Asteroko partida eta entrenamendu guztietan lehiatu nahi dugu, hori da erronka.

Zer-nolako denboraldia aurreikusten duzu?
Oso gogorra. Uste dut mailako talde gazteenetakoa izango garela, eta horrek eragina izango du, beste taldeek jende beteranoa izango dutelako, Hirugarren Mailan ibilitakoa. Jende oso gaztea fitxatu dugu, eta horrek plus batzuk eman dizkigu anbizio eta dinamika aldetik, baina denboraldia oso exijentea izango da guretzako eta jokalarientzako.

Aurtengoa da zure lehen urtea Pasaian. Nolakoa izan da lurreratzea?
Oso ona izan da. Oso lantalde natural eta gertukoa aurkitu dugu, zuzendaritzatik hasita. Etxean bezala sentiarazi gaituzte hasieratik, pasada bat izan da. Nik Gorka Etxeberria kirol zuzendariarekin harremana nuen aurrez, eta horrek ere erraztu du integrazioa. Ibon Mate presidentearekin oso konexio ona izan nuen lehen elkarrizketatik. Oso naturala izan da dena, eta uste dut geroz eta hobeto sentitzen ari garela Pasaian bertan. Oso pozik gaude.

2017-2018 sasoian igoera lortu ondoren, honakoa izango da Pasaiaren bederatzigarren denboraldia jarraian Hirugarren Mailan. Ardura sentitu duzue?
Lehen momentutik lasaitasuna transmititu digute. Konfiantza guztia dute gugan. Nahiz eta klubak guregan ardura hori ez jarri, guk inkontzienteki gure buruari jarri diogu ardura, badakigulako non gauden. Pasaiak bederatzi denboraldi daramatza jarraian Hirugarren Mailan eta horrek esan nahi du hamargarren bat egon behar dela. Oso politak dira «lehiatu behar dugu» bezalako esaldiak, baina ardura badugu, eta uste dugu Pasaia Hirugarren Mailako talde bat dela. Azken urteetako inertziek esaten dute behera begira egon den taldea dela, sailkapenean bereziki, eta aurten uste dugu Pasaiak ziurtatu behar duela Hirugarren Mailako taldea dela.

Iaz Gipuzkoako entrenatzaile nabarmenduaren saria jaso zenuen Gipuzkoako Futbol Federazioaren eskutik. Zer izan zen hori zuretzat?
Sorpresa handia izan zen. Ez nuen espero. Errekonozimendu handia izan da niretzat. Sortu genuen testuinguru baten emaitza izan zen saria. Iaz Antiguokon izan nintzen, Gazte Mailako talde nagusiarekin, eta urte oso berezia izan zen. Piña handia egin genuen denen artean. Saria nik jaso nuen, baina urtea ikaragarria izan zen, erraztasun guztiak izan nituen jokalari eta lantaldearen partetik saria jaso ahal izateko. Oso eskertua nago federazioarekin. Sari horiek, akaso, kanpora begirakoak izaten dira, jendeak ezagutzen zaituelako, baina ez diot aparteko garrantzirik ematen.

Nola hasi zinen entrenatzen?
Gazte Mailako azken urtean ari nintzen, Hernanin, eta entrenatzaileak esan zidan ez zuela jokalari bezala nirekin kontatzen, baina bere bigarren entrenatzailea izatea nahi zuela. Hasieran ez zen erraza izan berria jasotzea, baina atzera begira bizitzako erabaki onena izan zen. Hernanin hasi nintzen, eta bertatik Antiguokora joan nintzen. Herrira itzuli nintzen berriz, eta bertatik Amorebietara joan nintzen, berriz ere Antiguokon bukatzeko. Handik iritsi naiz Pasaiara. Hasieratik piztu zitzaidan entrenatzeko grina. Argi nuen hasieratik futbolean ez nintzela ona, baina beste interes batzuk nituen: jokoa eta taldearen barne dinamikak. Asko engantxatu nintzen hasieratik. Pasaiako erronka planteatu zigutenean, hartu egin genuen, eta oso eskertuta gaude klubeko ateak ireki dizkigutelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.