Maiztasun handiagoa eta geltoki berriak hiri garraioan
Astelehenetik aurrera Errenteria-Oreretako hiri garraioaren sistemak hobekuntza nabarmenak izango ditu.
Astelehenetik aurrera Errenteria-Oreretako hiri garraioaren sistemak hobekuntza nabarmenak izango ditu. Hala jakinarazi du udalak gaur eta hobekuntzak zehaztu: U6 linearen geltoki berria eta ibilbidearen aldaketa; U33 linearen maiztasunak handitzea; eta Gaztaño auzorako zerbitzu mota aldatzea.aldaketak gobernu taldeak egindako auzo batzarretan jasotako ekarpenei erantzun dietela azaldu du udalak, “herritarrei ematen zaien zerbitzua erraztea eta optimizatzea da”.
astelehenean, hilaren 7an, ezarriko ditu hobekuntza horiek udalak.
Hiobekuntzei zehatzago helduta, U6 Galtzaraborda-Beraun-Pontika autobus lineak geraleku berria izango du Jose Maria Usandizaga kaleko 2. zenbakian. Hori horrela, linearen ibilbidea aldatu egingo da, eta San Markos kalea bukatu aurretik Usandizaga kalerantz bira egin, eta San Markos kaleko 15 zenbakiko geralekua kendu egingo du. Hala ere, azaldu du udalak geltoki horrek U5 lineari zerbitzua ematen jarraituko diola.
Xenpelar kalea, hirigunea, Agustinak eta Zamalbide lotzen dituen U33 autobusak berriz, areagotu egingo du maiztasuna. lau bidaia gehiago eginda: goizean 10:10ean eta 12:10ean eta arratsaldean, 16:10ean eta 18:10ean.
Bestalde, Bidez Bide zerbitzuak ordezkatuko du U34 linean ematen den zerbitzua, Gaztañotik igarotzean, egungo eskariari egokituta: “bidez Bide zerbitzua pertsonalizatuagoa da, adinekoei edo mugikortasun murriztua duten pertsonei zuzendua, udalak landa eremuan eskaintzen duenaren antzekoa”. Behemendik ematen du zerbitzua.
Horiekin batera zerbitzua hobetu duten beste neurriak gogora ekarri ditu udalak, tarifen murrizketa, larunbatero eskaintzen den gaueko zerbitzua kasu.
