'Orkan drakkar' ontzi bikingoak Albaolan egingo du geldialdia
Gaur, ostirala, helduko da Pasaiara Albaola Itsas Kultur Faktoriara 18:00ak aldera. Albaolako bisitariek 'Orkan' ontzia bisitatzeko aukera izango dute bihar.
Gaur helduko da Orkan drakkar bikingoa Pasaiara.Albaola Orkan drakkar bikingo ontzi handia helduko da gaur arratsaldean Pasaiara. Albaola aukeratu du ontzi horrek Gipuzkoan izango duen geldialdi bakarra egiteko, eta sei asteko itsas bidaiaren ondoren helduko da gaur 18:00ak aldera Pasaiako Badiara. Albaolak adierazi du “ezohiko” irudia utziko duela ontziren etorrerak, “20 metro luze da eta Albaolaraino nabigatzen ikusi ahalko da. Geldialdiari esker, gainera, Albaolako bisitariek ontzia barrutik ikusteko aukera izango dute bihar, larunbata, ontzia gertutik ezagutu eta eskifaiako kideekin egoteko aukera ere izango dute”.
10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara izango da zabalik Albaola, eta Orkan ere, ordutegi horretan bisitatu ahalko da.
Orkan ontzia 2025ean uretaratu zuen Okzitaniako Tolosako Orkan Batar elkarteak, 20 metro luze eta sei metro zabal da, 18 tona pisatzen du eta 184 metro koadroko bela karratua du. 30 laguneko eskifaia du eta gehienez ere 50 bidaiari har ditzake.
